Edukira joan

Teos (faraoia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teos, bere sarkofagoaren estalkia, Louvreko Museoa.

Irimaatenra Dyedhor edo Teos (izen greziarra), Egiptoko XXX. dinastiako bigarren faraoia izan zen, K.a. 361 eta K.a. 359 bitartean gobernatu zuena.

Manetonek Teos deitzen du, Sexto Julio Afrikano, Eusebio Zesareakoa eta Jurgi Sintzeloren bertsioen arabera, bi urteko erregealdia izan zuela aipatuz. Kronika Demotikoan, Dyeho bezala aipatzen da.

Nektanebo I.aren seme eta oinordekoa izan zen, eta, lehen bi urteetan, ziuraski, bere aitarekin elkargobernaria izango zen.

Tyahapimu, Teosen anaia eta elkargobernaria. New Yorkeko Museo Metropoliarra.

Dyedhorrek, jada bere erregealdia hasi aurretik, Espartako Agesilao II.a erregearekin eta Atenasekin aliantza politika bat abiarazten du. Atenas eta Espartari laguntzen die barne lehietan murgilduta dagoen Persiar Inperioaren aurka.

Bere aita Nektanebo I.a hil eta gero boterea hartu ondoren, Palestina eta Siria konkistatzea erabakitzen du, persiar boterearen gainbehera probestuz. Kanpaina, burubelarri prestatu zen, herrialdeko tenpluetako metal preziatuak konfiskatuz eta Saiseko apaizei pribilegioak kenduz ordaindu zituen greziar mertzenarioak errekrutatuz. Egiptoren historian lehen aldiz, mertzenarioei ordaintzeko txanpona txanpontzen da.

Dyedhorrek du aginte nagusia, Agesilao II.a Espartakoak greziar mertzenarioak eta Kabrias estrategak atenastar flota zuzentzen dituzten bitartean. Armada honek, K.a. 360an, ia erresistentziarik topatu gabe aurrera egin ahal izan zuen, Fenizia konkistatuz.

Egiptotik kanpo zegoenean, Dyedhor traizio baten biktima izan zen, bere anaia Tyahapimuk kontra egin zion, elkargobernari izendatua izan zena, faraoi bezala, bere seme propioa, Nektanebo II.a izendatuz. Matxinadaren arrazoia, Saiseko apaizen nahigabe logikoa zen, baina susma daiteke Artaxerxes II.a persiar erregeak Tyahapimuri eta Nektanebo II.ari dirua eskaini izana.

Kabriasek eta atenastar gerra itsas armadak, faraoiarekiko leial jarraitzen zuten, baina Agesilao Nektaneborekin elkartu zen, armada usurpatzailearekin egon zen, eta Dyedhorrek Artaxerxes II.aren gortera ihes egin behar izan zuen. Han ostatua ematen diote, Artaxerxesek, Egipto birkonkistatzeko, faraoi izandako bat oso baliagarri izango zitzaiola uste baitzuen.

Artaxerxes II.a K.a. 358an hil zen, eta persiarrek Egipto eraso zute hurrengo aldia K.a. 351n izan zen. Ordurako, Teos, ziuraski, hilda egongo zen.

Bere garaiko eraikuntza eta testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Nektanebo I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXX. dinastia
Ondorengoa
Nektanebo II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teos (faraoia) Aldatu lotura Wikidatan