Taha Hussein
Taha Hussein (egiptoar arabieraz: طه حسين, ˈtˤɑːhɑ ħ(e)ˈseːn ahoskatua; Maghaghah, Egipto, 1889ko azaroaren 14a - Kairo, Egipto, 1973ko urriaren 28a) arabiera idazlea izan zen, XX. mendeko Egiptoko idazle nagusietako bat. Eleberriak, ipuinak, kritika-lanak eta gizarte- eta politika-saioak idatzi zituen, arabieraz beti.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi urte zituela itsutu zen, eta 1902an ikastetxe musulman ortodoxo batera bidali zuten ikasketak egitera. 1908tik 1914ra bitartean, Kairoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Parisko Sorbonan osatu zituen Mendebaldeko literaturari buruzko ikasketak. Kairora itzuli ondoren, arabiar literatura erakutsi zuen bertako unibertsitatean, eta kritika-molde berriak erabili zituen, arabiar literatura aztertzeko. Kritika zorrotzak jaso zituen buruzagi musulmanengandik Fi sh-Shi' al-Jahili (1926, Islamen aurreko poesiaz) obra argitaratu ondoren, eta geroago, Europako kultura aldera hurbiltzearen aldeko izan zen Mustaqbal al-thaqafah fi Misr (1938, Egiptoko kultura eta etorkizuna) liburuan.
Hezkuntzako ministro izan zen Egiptoko monarkiaren azken gobernuan (1950-1952). Ospe handia izan zuen haren autobiografiak, al-Ayyan (1929-1932, Urteak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.