Edukira joan

Sylt

Koordenatuak: 54°54′N 8°20′E / 54.9°N 8.33°E / 54.9; 8.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sylt
Datu orokorrak
Mendirik altuenaUwe-Dün (en) Itzuli
Garaiera0 m
Motauharte
Luzera38 km
Zabalera12,6 km
Azalera57,32 km²
Geografia
Map
Koordenatuak54°54′N 8°20′E / 54.9°N 8.33°E / 54.9; 8.33
Honen parte daNorth Frisian Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Rural district of Schleswig-HolsteinNordfriesland barrutia
Ur-gorputzaWadden itsasoa
Leku geografikoaIpar itsasoa

Sylt (iparraldeko frisieraz: Söl; danieraz: Sild) Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean dagoen uharte bat da, Nordfriesland barrutian. Ipar itsasoan kokatzen da, iparraldeko Frisiar uharteetan. Sylteko herri handiena Westerland da, 9.072 biztanle dituena.

Alemaniako laugarren uharte handiena da, eta Ipar itsasoan dituen uharteen artean handiena. 11 kilometrotako Hindenburgdamm dikeak elkartzen du kontinentearekin. Uhartearen itxura aldatuz joan da denboran zehar itsasoaren indarraren eraginez.

Mendebaldeko kostalde guztia 40 kilometrotako luzera duen hondartza da eta honek turismorako leku aparta bihurtu du. Ekialdean aldiz lokaztiak nagusi dira itsasbeheran eta eremu hau Wadden itsasoko Parke Nazionalaren barnean dago. Ikusgarria da 52 metrotako garaiera duen Uwe-Düne duna.

K.a. 3000 urteko giza aztarnak aurkitu diren arren, Sylten historia VIII edo IX mendeetan hasten da frisiarrek etorrerarekin. Schleswigeko Dukerriaren eta Danimarkaren artean egon izan da beti.

XVII eta XVIII mendeetan balearen ehizak, arrantzak eta ostragintzak garapen ekonomikoa ekarri zuen eta Keitum bihurtu zen uharteko hiriburu. XIX mendean aldiz turismoa iritsi zen eta Westerland bihurtu zen hiriburu berria. 1927an kontinenteari loturik gelditu zen Hindenburgdamm dikea eraikitzean.

Bigarren Mundu Gerran gotorleku bihurtu zuten naziek, dunen azpian bunkerrak ere eraiki zituztelarik.

Azken 40 urtetan Alemaniako jet set-aren turismo leku bilakatu denez oso famatu bihurtu da Sylt. Westerland eta Kampen herrietan luxuzko denda eta kaleak ikusten diren bezala, Keitum herri tradizional polita da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]