Surtsey
Surtsey1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Surtsey, eztanda hasi eta 16 egunera | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | ix |
Erreferentzia | 1267 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Europa eta Iparramerika |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Surtsey sumendi-uhartea da, Islandiako hegoaldeko kostaldetik 32 kilometro ingurura dagoena, Westman uharteetatik gertu (Vestmannaeyjar). Bere sorrera, oso berria da.
1963an, urpeko sumendi eztanda bortitz bat gertatu zen, 1967 arte luzatu zena, eta, eztanda honen ondorioz, hiru uharte berri sortu ziren. Horietako bi, handik gutxira desagertu ziren, baina batek biziraun zuen, Surtsey bezala bataiatua izan zelarik. Bere hedadura, 141 hektareakoa da.
1964an, lehen azterketa zientifikoak abiatu ziren uhartean, hau, benetako laborategi natural bat bihurtu zelarik, non bizi forma ezberdinek lur berri baten kolonizatze prozesua aztertu ahal izan zen. Ikertzaileek, itsaslasterrek eramandako haziak eta lizun, bakterio eta onddoen agerpena ikusi zuten, 1965ean, lehen landare baskularrak jarraiturik. 10 espezie zeuden uhartean hamarkada amaitu zenean. 2004an, espezie kopurua 160ra igo zen (75 briofito, 71 liken eta 24 onddo). Hauetaz gain, 89 hegazti espezie eta 335 ornogabe espezie erregistratu dira.
Surtseyk, bere izena, eskandinaviar mitologiako Surturrengandik hartzen du. Bere izenak, islandieraz, "Surten uhartea" esan nahi du (Surt, Surturren antzinako islandierazko izena da.
UNESCOk, Surtsey uhartea, Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2008an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Uhartearen sorrerari buruzko bideoa.