Smithsonian Institution (euskaraz: «Smithsonian institutua») hezkuntza eta ikerketan jarduten duen erakundea da, gainera elkarlanean dauden museo multzo batek ere osatzen du. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak kudeatu eta finantzatzen du, diru-laguntzatik at dohaintza eta laguntzak ere lortu ohi ditu. Bere saltoki, aldizkari eta argitalpenen bidez ere diru sarrerak ere lortzen ditu. Bere instalazio gehienak Washington Hirian kokaturik daude, baina bere 19 museo, 9 ikergune eta zoologiko artan batzuk New York, VirginiaPanama eta beste zenbait lekuetan sakabanaturik daude. Smithsonian erakundeak bere bildumetan 136 milioi artikulu inguru ditu, bi aldizkari argitaratzen ditu (Smithsonian eta Air&Space). Bisitariak, langileak eta bere museoetako jabetzak babesteko berezko segurtasun indarra du. Bere ikurra eguzki estilizatua da.