Sirizio
Sirizio | |||
---|---|---|---|
384ko abendua (egutegi gregorianoa) - 399ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa) ← Damaso I.a - Anastasio I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, 334 | ||
Heriotza | Erroma, 399ko azaroaren 26a (64/65 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Azaroaren 26 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Sirizio[1] Eliza Katolikoko 38. aita santua izan zen, 384tik 399 arte.
Damaso I.a aita santua hil ondoren, honen ordezko izateko hautagairik hoberena Jeronimo zen, baina, bere izaera gogorra eta bere hitz mingarrien ondorioz, ez zuen behar adina onarpen izan. Sirizio aukeratua izan zen, bere aitasantualdia 384an hasi zuena. Aukeraketa honekin atsekabeturik, Jeronimo, Erroma utzi eta Ekialdera joan zen.
Sirizio, bere autoritatea bere dekretuetan honako hauek bezalako hitzak erabili zituen lehen aita santua da: "Agintzen dugu", "Dekretatzen dugu", "Gure autoritateagatik"... enperadorearen ohiko estilo erretorikoan. Sirizio, gainera, Aita Santu titulua erabili zuen lehena ere bada.
San Paulo Harresiz Kanpokoaren lehen basilika ere sagaratu zuen. Bere izena, 1823an ia osorik suntsitu zuen sutean kaltetua izan ez zen basilika honetako zutabeetako batean ikus daiteke oraindik.
Klerigoentzeko zelibatua agindu zuen.
399ko azaroak 26an hil zen, eta Pristzilaren katakonban lurperatuta dago. XVIII. menderarte, bere izena ez zen santuen zerrendan sartu, Benedikto XIV.aren aitasantualdira arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirizio |
Aurrekoa Damaso I.a |
Aita Santua 384-399 |
Ondorengoa Anastasio I.a |