Signore delle cime
Signore delle cime | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bepi De Marzi |
Argitaratze-data | 1958 |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | italiera |
Kokapena | |
Koordenatuak | 45°41′48″N 11°08′17″E / 45.6967°N 11.1381°E |
Signore delle cime (euskaraz, "Gailurretako jauna") kanta italiar ezaguna da. Bepi De Marzik sortu zuen 1958an, 23 urte zituela, Bepi Bertagnoliren omenez, 1951n istripu batean hil baitzen, mendiko elur-jausi batean.[1]
Euskal kulturan Gailurretako jauna ez da jauna, emakumea baizik; Mari baita "Gailurretako Dama". Mariri egindako eskaera gisa uler dezakegu abesti hau.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De Marzik I Crodaioli koralerako idatzi zuen abestia (koral hori abeslariak berak sortua zen Arzignano bere jaioterrian). Herriko mendizale-elkarteak eskatu zion kanta Bertagnoliren oroimenean plaka bat jartzeko zeremoniarako. Oso ezaguna egin zen abestia eta hainbat hizkuntzatara itzuli da gero. Abestiaren xalotasuna eta eragin emozional handia direla eta, abesbatza askoren errepertorioan sartu da. Melodia sinplea, harmonia tradizionalekin eta testu hunkigarri batekin konbinatzeak arrakasta lortu zuen.[2]
Urtero abesten da Italiako Alpinisten topaketa nazionalean (Adunata Nazionale degli Alpini). Une garrantzitsua da hori, eta horregatik ere lortu du abestiak zabalkuntza handia.[3]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko testuak bi ahapaldi ditu; lehenengoak Jainkoari zuzendua, bigarrenak Ama Birjinari zuzendua; hirugarrenak, normalean ez da abesten eta geroago gehitu zen, non Jainkoari eskatzen baitzaio zeruko elurrezko lore bat erortzen uzteko hildako lagunaren oroimenean.
Jatorrizkoa italieraz | Euskarazko itzulpena |
---|---|
Signore delle cime
Dio del cielo, Signore delle cime, |
Gailurretako jauna
Zeruko jainkoa, gailurretako jauna, |
-
Bepi Bertagnoli izeneko mendiko aterpea.
-
Bepi De Marzi musikagilea
Mari, "Signora delle cime"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal kulturako Mari pertsonaia mitologikoari "dama" (Anderea) deitzeak aitzineko jendeek zioten errespetuaren ezaugarri adierazgarri bat da, beldurra baino errespetua ziotela agerian uzten baitu. Hemen jasoak dauden deitura batzuk: Anbotoko Mari edo Anbotoko Dama, Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama, Mondarraingo Dama, edota Murumendiko Dama
-
Aketegiko gailurra.
-
Mendi gailurretan Mari ikusi zezaketen baina bere egoitzak lurpeko kobazuloetan aurkitzen ziren. Argazkian Murumendi.
-
Mari (euskal mitologia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Signore delle cime quarantacinque anni fa
- ↑ ANA.it: article sobre Signore delle cime
- ↑ Web de l'associació dels Alpini
- ↑ de., Barandiarán, José Miguel. ([1997?]). Mitología del pueblo vasco. (2a. ed. argitaraldia) Etor ISBN 8488960166. PMC 40463937. (Noiz kontsultatua: 2018-11-03). 28. or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Signore delle Cime, Les Chanteurs Pyrénéens De Tarbes et Les chanteurs montagnards de Lourdes (Youtube)
- Elkarrizketa RAIn (2018/3/10), De Marzi "commendatore della reppublican" izendatu dutelako. Abestiaren jatorria aipatzen da (italieraz)