Ruslana
Ruslana Stepanivna Lizhitxko (ukraineraz: Руслана Степанівна Лижичко; L'viv, 1973ko maiatzaren 24a - ) abeslari, konpositore, produktore eta dantzari ukrainarra da. Bere abestiak idazten, konposatzen eta produzitzen ditu. Gainera pianojole, Orkestra sinfonikoko-zuzendari eta UNICEF-eko "Borondate Oneko Enbaxadore" da. Bere lehen arrakasta 1998an izan zuen "Svitanok" abestia eta "Myt Vesny" diskoarekin. "Dyki Tantsi"(Dantz Basatiak) albuma 100.000 kopia baino gehiago saltzea lortu egin zuen Ukrainian 20004an, lorpen handi bat herrialde honetan pirateriaren ondorioz.
2004an Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuen, Ukrainiarentzat garaipena lortuz 280 puntuekin. Bigarren aldiz herrialde honek parte hartzen zuen lehiaketan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruslana L'viv-en jaio zen, Ukrainan. Lau urte zituenetik banda batean abestu eta musikako eskola batean ikasi egin du. Mikrofonoa bere lehen jostailua izan zen. Notak hitzak baino lehengo ikasi zituen. Bere urtzaroko oroitzapen hoberenak antzeztokian izandako bizipenak dira. Ondorioz, garai honetan izan zen, bere bizia osoa musikan jardungo zuela erabaki zuenean.
Kontserbatorioan graduatu zenean bi titulazio lortu zituen, pianista eta Orkestra sinfonikoko-zuzendariarena.
Ruslanaren aitak Ukrainako mendebaldekoa da, Hutsulen lurrekoa; Ukrainako Karpatoko bizilagunak. Hutsulek kultur paregabearen jabe dira, honekin batera, Ruslanak "Wild Dances" sortzeko inspiratu zuen aberats eta antzinatasun handiko historia daukate.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Wild Dances" estiloa definitzea zaila bada ere, "drive-ethno-dance" deitu daiteke. Danbor etniko indartsu eta ozenak, dantz moderno pausoekin bateratzen dira. Abestiaren "hey"-ak, lurraren kontrako oinen kolpeekin batera militarren oihu bezalakoak dira.
"Wild Dances" abestiarekin, Ruslanak Eurovisioneko Jaialdian garapena lortu egin zuen, 49ko edizioan.
Wild Energy
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruslanaren proiektu berriena etorkizuneko hiri batera eramaten gaitu. Hiri honek, petrolio eta gasaren baina hareago doan energi krisi global batengatik igarotzen ari da. Hiri sintetiko honen bizilagunek, bizitzarako borondatez, bihotzaren energiaz beharra daukate.
Proiektu berri honetako hasiera, zientzia-fikziozko "Wild Energy. Lana" nobelaren aurkezpena izan zen. Nobela honek Ruslanaren proiektu berriaren oinarria da eta Sergiy eta Marya Diachenko idazleen lana da. Protagonistaren izena Lana da, ile horia eta begi urdinak dituen neska honek hiri sintetikoan bizi da, eta hiritar guztiak bezalaxe eguneroko energi hartze batengatik menpean dago. Egun batean, guzti honek atzera hustearen erabakitzen du...
Gizarte ekintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruslanaren gizarte proiektuak hiru eremuetan oinarrituta daude:
- Txernobilgo hondamendiaren ondorioak pairatzen hari diren umeei laguntza.
- UNICEF-eko "Borondate Oneko Enbaxadore" bezalako aktibitateak.
- OSCE-rekin pertsonen trafikoa aurre egiteko proiektu komunak.
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ty
- Balada pro princessu
- Svitanok
- Ostannya Poema
- Kolyskova
- Myt' Vesny
- Prochannya z Disko
- Znaju Ja
- Oy, Zaghray My, Muzychenku
- Kolomyjka
- Wild Dances (2004)
- Dance with the Wolves (2004)
- The Same Star (2005)
- Dika Enerihya/Wild Energy (2006)
- Moon Of Dreams (2008)
Diskak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Myt' Vesny - Dzvinkyj Viter (Мить весни. Дзвінкий вітер) (1998)
- Ostannye risdvo 90 (Останнє різдво 90-x) (1999)
- Naykrashche (Найкраще) (2001)
- Dobriy vechir, tobi ... (Добрий вечір, тобі ...) (2002)
- Dyki Tantsi (Дикі Танці) (2003)
- Diki Tantsi (Eurobonus) (2004)
- Wild Dances (2004)
- Club'in (2005)
- Wild Dances (New Year/Christmas Edition) (2005)
- Amazonka (2008)
Irabazitako sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Wild Dances" diskoagatik platinozko hirukoitz diskoa.
- 2004ko Eurovisioko Jaialdiaren irabazlea.
- "Wild Dances" diskoagatik urrezko diskoa (Belgikan)
- Ukrainiako abeslari hoberena" ko saria "World Music Awards 2004" an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruslanaren Web Orfiziala, ingelesez, ukranieraz, errusieraz.
- Fan Club Ofiziala, ingelesez, ukranieraz, errusieraz.
- RuslanaTV,ingelesez, ukranieraz.
- RuslanaTube (Youtube), ingelesez, ukranieraz.
- Fan Club Ofiziala Espainian, gazteleraz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruslana |