RENFE Cercanías AM
Renfe Feve | ||||
---|---|---|---|---|
Bilbotik Leonerako eskualdeko tren bat Mena Haranean | ||||
Datu orokorrak | ||||
Garraio mota | Aldiriko trena Eskualdeko trena Luxuzko trena | |||
Eskualdeak | Espainia Euskal Herria | |||
Lineak | 21 | |||
Geltokiak | 403 | |||
Jabea | Espainiako Sustapen Ministerioa | |||
Webgunea | www.renfe.com | |||
Ustiapena | ||||
Hasiera | 2013ko urtarrilaren 1a | |||
Eragilea | Renfe Operadora | |||
Ibilgailuak | 114 | |||
Datu teknikoak | ||||
Luzera | 1 192 km | |||
Galiboa | 1 000 mm | |||
|
RENFE Cercanías AM lehenago Renfe Feve izena zuena[1] (Feve,[2] barnean Renfe Ancho Métrico[3] —Renfe Zabalera Metrikoa— bezala ere ezaguna) Renfe Operadora espainiar enpresa publikoko merkataritza-dibisio bat da. Trenbide Azpiegituren Administratzailearen zabalera txiki edo metriko burdinbideak ustiatzeaz arduratzen da Espainiar Estatuan. Hala, eskualdeko edo aldiriko zerbitzuak ematen ditu honako lurralde hauetan: Galizia, Asturias, Leon, Kantabria eta Murtzia. Sarearen dinamismoa dela eta, Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak ustiatzeaz ere arduratzen da Euskal Herritik igarotzean, hau da, 85 kilometro inguru lur euskaldunean.[4]
Renfe Fevek Europan zabalera txikiko burdinbide sarerik handiena ustiatzen du, 1 192 kilometro luze eta 403 geltoki eta geraleku dituela.
Renfe Feve, gainera, Renfeko luxuzko hiru tren turistikoetako bi operatzeaz arduratzen da: Transkantauriarra eta Roblako expresoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renfe Operadoraren egungo banaketa komertziala, jatorrian, desagertutako Trenbide Estuko Burdinbideak (FEVE; Ferrocarriles de Vía Estrecha) dator, 1960ko hamarkadaren hasieran Espainiar Estatuaren eskuetara iritsi ziren bide estuko burdinbide kopuru handiaz arduratzeko sortutako erakundea.
2012ko uztailaren 20an, 22/2012 Errege Lege Dekretua onartu zen, FEVE 2012ko abenduaren 31n iraungiko zela eta azpiegituren kontrola eta mantenua Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF; Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) subrogatu zitzaion, Renfe Operadora trenen ustiapenaz arduratuko zen bitartean. Praktikan, Renfek "Feve" marka erabiltzen jarraitzen du nagusiarekin batera aurreko konpainiatik oinordetzan jaso zituen bidaiari-zerbitzuak aipatzeko; merkantzien garraio-zerbitzuak, berriz, aurretik zegoen Renfe Salgaiak markaren pean mimetizatu dira.[5]
Aldiriko trenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asturiasko Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C-4f | Bilbo–Concordia ↔ Galtzara | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Euskal Herria |
|
Luzera 33,5 km |
Iraupena 1 ordu |
Geltokiak 22 | |
Bilbo–Concordia • Ametzola • Basurto–Ospitalea • Zorrotza–Zorrozgoiti • Santa Ageda • Kastrexana • Irauregi • Zaramillo • Quadra • Sodupe • Artxube • Lanbarri • Gueñes • Aranguren–Geltokia • Aranguren–Geralekua • Zalla • Colegio • Ibarra • Bolunburu • Herrera • Balmaseda • Galtzara |
Cartagenako Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C-1f | Cartagena ↔ los Nietos | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Murtzia |
|
Luzera 19,5 km |
Iraupena 30 min |
Geltokiak 15 | |
Cartagena • Hospital • Media Legua • Vista Alegre • el Abrevadero • Alumbres • la Esperanza • la Union-Vieja • la Union • Sierra Minera • Llano del Beal • el Estrecho • los Nietos-Viejos • los Nietos-Pescaderia • los Nietos |
Ferrolgo Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C-1f | Ferrol ↔ Ortigueira | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Galizia |
|
Luzera 52,6 km |
Iraupena 1 ordu 15 min |
Geltokiak 24 | |
Ferrol • San Xoan • Virxe do Mar • Santa Icia • O Alto do Castiñeiro • Piñeiros • O Ponto • Xubia • Ferrerias • Sedes • Pedroso de Naron • San Sadurniño • Lamas • Apalla • Moeche • Labacengos • Entrambarrias • Cerdido • A Cuqueira • Santa Maria de Mera • Ponte Mera • San Clodio • Senra • Ortigueira |
Leongo Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C-1f | Leon–Matallana ↔ Guardo–Geralekua | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Leon |
|
Luzera 114,0 km |
Iraupena 3 ordu |
Geltokiak 44 | |
Leon–Matallana • Ventas–San Mames • Hespitales • Asuncion/Universidad • Villa Romana • la Raya • Villaquilambre • Villasinta • San Feliz • Palazuelo • Valderilla • Garrafe • Manzaneda • Matueca • Pedrun • Pardabe • Naredo • Matallana de Toriu • Robles de Toriu • la Valcueva • Aviados • Campohermoso • la Veciella • Valdepielago • Otero • la Mata de la Riba • Barrio de las Ollas • Boñare • la Losilla • la Devesa • Barrillos • la Ercina • Yugueros • Cistierna • Sorriba • Valle de las Casas • Llama de la Guzpeña • Prau de la Guzpeña • Cerezal de la Guzpeña • Puente Almuhey • Valcuende • la Espina • Guardo–Geltokia • Guardo–Geralekua |
Santanderko Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C-2 | Santander ↔ Cabezon de la Sal | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Kantabria |
|
Luzera 45,6 km |
Iraupena 1 ordu 15 min |
Geltokiak 23 | |
Santander • Valdecilla–la Marga • Cazoña • Adarzo • Bezana • Mompia–Mortera • Boo de Pielagos • Mogro • Gornazo • Mar • Requejada • Barreda • Torrelavega–Erdia • Altamira • Ganzo • Puente San Miguel • Santa Isabel • San Pedro • Golbardo • Casar de Periedo • Virgen de la Peña • Ontoria • Cabezon de la Sal | |||
C-3 | Santander ↔ Lierganes | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Lurraldeak Kantabria |
|
Luzera 26,9 km |
Iraupena 45 min |
Geltokiak 14 | |
Santander • Valdecilla–la Marga • Nueva Montaña • Valle Real • Maliaño • Astillero • la Cantabrica • San Salvador • Heras • Orejo • Solares • Ceceñas • la Cavada • Lierganes |
Eskualdeko trenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferrol-Oviedo/Uviéu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Oviedo/Uviéu-Santander
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Bilbo-Santander
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Bilbo-Leon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]R4 | Bilbo–Concordia ↔ Leon–Matallana | |||
Irekiera 2013ko urtarrilaren 1a |
Itxitera - |
Zerbitzuak 2 egunero |
|
Luzera 335,0 km |
Iraupena 7 ordu 45 min |
Geltokiak 54 | |
Bilbo–Concordia • Ametzola • Basurto–Ospitalea • Zorrotza–Zorrozgoiti • Irauregi • Zaramillo • Sodupe • Aranguren–Geltokia • Aranguren–Geralekua • Zalla • Balmaseda • Arla–Berron • Ungo–Nava • Mercadillo • Cadagua • Bercedo • Quintana • Espinosa de los Monteros • Redondo • Sotoscueva • Pedrosa • Dosante–Cidad • Robredo–Ahedo • Soncillo • Arija • Llano • las Rozas • Montes Claros • los Carabeos • Mataporquera • Cillamayor • Salinas de Pisuerga • Vado–Cervera • Castrejon de la Peña • Villaverde–Tarilonte • Santibañez de la Peña • Guardo–Geralekua • Guardo–Geltokia • la Espina • Valcuende • Puente Almuhey • Cerezal de la Guzpeña • Prau de la Guzpeña • Llama de la Guzpeña • Valle de las Casas • Sorriba • Cistierna • la Ercina • Boñare • la Veciella • Matallana de Toriu • San Feliz • Asuncion/Universidad • Leon–Matallana |
|
|
Tren turistikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Transkantauriar luxu handikoa | |||
Irekiera 1983 |
Luzera ? km |
Iraupena 8 egunak |
Etapak 7 |
Amara–Donostia • Karrantza • Bilbo–Concordia • Santander • Unquera • Cabezon de la Sal • les Arriondes • Oviedo/Uviéu • Aviles • Gijón/Xixón • Ḷḷuarca • Ribadeo • Viveiro • Ferrol | |||
Transkantauriar klasikoa | |||
Irekiera 1983 |
Luzera ? km |
Iraupena 4-8 egunak |
Etapak 3-7 |
Leon–Matallana • Cistierna • Mataporquera • Mercadillo • Bilbo–Concordia • Santander • Cabezon de la Sal • Llanes • Ribeseya • les Arriondes • Oviedo/Uviéu • Gijón/Xixón • Candas • Ḷḷuarca • Ribadeo • Viveiro • Ferrol | |||
Roblako expresoa | |||
Irekiera ? |
Luzera 335,0 km |
Iraupena 3 egunak |
Etapak 3 |
Bilbo–Concordia • Sotoscueva • Espinosa de los Monteros • Mataporquera • Cistierna • Leon–Matallana |
Material mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renfe Feveren material mugikorra 58 unitate aniztun elektrikoz, 49 diesel unitate aniztunez eta 7 lokomotorrez osatzen da. Gainera, 5000 serieko 17 kotxe ere ditu, 3500 serieko atoiei dagozkienak.
Unitate elektrikoak Asturias, Kantabria eta Bizkaiko aldirikoen sareetan erabiltzen dira. Diesel unitateak, aldiz, Galizia, Asturias, Leon eta Murtzian erabiltzen dira. Eskualdeko zerbitzuetan diesel unitateak erabiltzen dira R1, R2, R3 eta R4 lineatan eta horien azpilineatan ere.[6]
UTE 3500 (orain 435 seriea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975ean FEVEk Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresari eskatutako seriea da, jatorriz 31 tren unitatez osatutakoa. Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako aldirikoen zerbitzuetan ibiltzeko erosi ziren, eta 1977an jasotzen hasi ziren, 1978an Topo linean serie honetako lehenengo 7 trenak martxan jarri zirela, eta hurrengo 8ak 1980an Bilbo-Donostia linean ibiltzen hasi ziren bitartean.[7]
Eusko Trenbideak sozietatea sortu zenean FEVEk Euskotreni eskualdatu zizkion Bizkaia eta Gipuzkoan ibiltzen ziren 15 tren unitateak.
Gaur egun 9 baino ez daude zerbitzuan, Asturiasko Renfe Aldirietan zerbitzuak egiten. Tren bakoitzak 76 eserleku eta 225 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 80 km/h du.[8]
UTE 3600 (Orain 436 seriea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serie honetako 21 tren unitate daude guztira, horietatik 11 Asturiasen eta beste 10ak Bizkaian ibiltzen direla, aldirikoen zerbitzuak eskaintzen. Serie honen lehenengo azpiseriea (3601/02 eta 3623/24 artekoak) 2000n jarri ziren zerbitzuan, Feveren 2600 serieko trenak moldatzetik eratorritakoak. Ondoren, 2005ean bigarren azpiseriea eskatu zitzaion Sunsundegui-Tafesa enpresa partzuergoari, 8 tren unitate berriz osatutakoa. 2006an jasotzen hasi ziren, 3625/26 unitatearekin hasita. Tren bakoitzak 99 eserleku eta 244 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 100 km/h du.[9]
UTE 3800 (Orain 438)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serie honetako 16 tren unitate daude guztira, eta guztiak 4 Kantabrian ibiltzen dira aldirikoen zerbitzuak eskaintzen. Atoiak Feveren 6800 seriean daude matrikulatuta. Serie hau 1992. urtean eskatu zitzaien CAF eta Sunsundegui enpresei. Tren bakoitzak 134 eserleku eta 412 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 100 km/h du.[10]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
3500 serieko trena el Berrongo geltokian
-
Trenbideak Requejadan
-
3600 serieko trena Bilbo–Concordia geltokian
-
3800 serieko bi tren Santanderko geltokian
-
Tren bat Lierganesko ingurunetan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Renfe Feve» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ «Ezagutu gaitzazu» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ «Renfe Ancho Métrico enpresak gama altuko bere tren turistikoetarako tarifak aurkeztu ditu» mundo-ferroviario.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lehendakariak AHT, Renfe Aldiriak eta Renfe Feve EAEra transferitzea eskatu du» El Correo 2016-02-17 (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
- ↑ 22/2012 Errege Lege Dekretua
- ↑ «Gure trenak» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ Olaizola, Juanjo. (2013-07-05). «Trenaren historiak: AGUR 3500» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ «Gure trenak - UTE-3500 seriea» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ «Gure trenak - UTE-3600 seriea» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ «Gure trenak - UTE-3800 seriea» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).