Rói Patursson
Rói Patursson | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tórshavn, 1947ko irailaren 21a (77 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Faroera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Rói Patursson (Tórshavn, Faroeak, 1947ko irailaren 21a) faroetar idazle eta filosofoa da. Faroeetako Herri Unibertsitateko zuzendaria izan zen.
Tórshavnen jaioa, Sankta Frans eskolan egin zituen lehen hezkuntza ikasketak. 1964 eta 1965 bitartean, Patursson atzerrira joan zen, Tórshavnen eta Kopenhagen lan egin ondoren. 1968an Europan zehar bidaiatu zuen, eta gero 1969ra arte gimnasioan jarraitu zituen ikasketak.
1970etik 1985era Kopenhagenen bizi izan zen. 1973an ezkondu zen eta bi alaba izan zituen; lehenengoa 1974an, eta bigarrena 1981ean. 1976an filosofia ikasten hasi zen Kopenhageko Unibertsitatean eta 1985ean lortu zuen maisutza.
1985ean Faroeetara itzuli zen. Gau-eskolan eta Faroe Uharteetako Unibertsitatean irakatsi zuen. Horrez gain, Føroya (Faroeetako Irratia) irrati-katerako saioak egin zituen. 1988tik Faroeetako Herri Unibertsitatea zuzendu du.
1986an Kontseilu Nordikoaren Literatura Saria irabazi zuen Líkasum (1985) olerki-bildumarekin. Sari hori irabazi zuen bigarren faroetar idazlea bihurtu zen, 1965ean William Heinesen herrikideak irabazi eta gero.