Edukira joan

Pospolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poxpolo» orritik birbideratua)
Pospolo bat pizteko prozesua erakusten duen irudi-multzoa.

Pospoloa sua pizteko erabiltzen den ziri bat da, mutur batean substantzia sukoia duena. Mutur hori azalera latz baten aurka igurtzen denean, marruskaduraz sortutako beroak substantzia sukoia piztu eta sua sortzen da. Egun ezagutzen diren pospoloak XIX. mendean asmatu ziren eta hasiera batean fosforoz eginak zeuden. Aurrerago, ordea, fosforoaren toxikotasuna dela eta, mutur sukoian beste substantzia kimiko batzuk jarri ziren. Pospoloen erabilera arrunta izan da sukaldean eta erretzaileek maiz erabiltzen dituzte zigarroak pizteko; egun, ordea, sukalde gehienetan suaren ordez bero elektrikoa erabiltzen da eta sua piztu behar denean ohikoa da pospoloen ordez pizgailuak erabiltzea.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]