Rama I.a
Rama I.a | |||
---|---|---|---|
1782ko apirilaren 6a - 1809ko irailaren 7a ← Taksin (en) - Rama II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Phra Nakhon Si Ayutthaya (en) , 1737ko martxoaren 20a | ||
Herrialdea | Thailandia | ||
Heriotza | Bangkok, 1809ko irailaren 7a (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Thailandia | ||
Heriotza modua | : eritasuna | ||
Familia | |||
Aita | Thongdee, Prince Father of Rattanakosin | ||
Ama | Yok, Princess Mother of Rattanakosin | ||
Ezkontidea(k) | Amarindra (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Chakri dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Thailandiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Phra Phutthayotfa Chulalok —nazioartean Rama I.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระพุทธยอดฟ้าจุฬาโลก; Ayutthaya, 1737ko martxoaren 20a - Phra Nakhon, 1809ko irailaren 7a) Siamgo erregea izan zen.
Egun Thailandian aginpidean dagoen Chakkri dinastiaren sortzailea da. Gorteko militar baten semea zen. Birmaniarrek Ayutthaya, Siamgo hiriburua, hartu ondoren (1767), Taksin tai erregearen zerbitzuan hasi zen, eta berehala bihurtu zen gudarostearen buruzagi. Gerra luze baten ondoren, Siamgo lurralde guztiak bateratu zituen eta errege egin zuten 1782an. Hiriburua Bangkokera aldatu, erreforma budista abiarazi (1788-1789) eta tai legeria idatzi zuen (1805). Taien indar militarrari esker, haren mende geratu zen Indotxinako penintsula erdia. Tai hizkuntzara bihurtarazi zituen India, Txina, Pertsia eta Javako literatura obra nagusiak. Phraphutthayotfa Chulalok izan zuen izena bizi zelarik; hil ondoren Rama I.a deitu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/10/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rama I.a |