Pedro Albéniz
Pedro Albéniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Logroño, 1795eko apirilaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1855eko apirilaren 12a (59 urte) |
Familia | |
Aita | Mateo Albeniz |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Friedrich Kalkbrenner (en) Mateo Albeniz Henri Herz (mul) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta organista |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Musika instrumentua | organoa pianoa |
Pedro Albéniz Basanta (Logroñon, 1795eko apirilaren 14an – Madril 1855eko apirilaren 12an), musika-konpositorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Logroñon jaio zen 1795ean. Aitarekin, Mateo Albeniz musikariarekin, hasi zituen musika-ikasketak. Donostiara joan ziren bizitzera, eta 10 urte zituela hasi zen Pedro Albeniz San Bizente parrokiako organoa jotzen. 1826an Parisera joan zen Herz eta Kalkbrenner-ekin ikastera. 1829an Parisetik itzuli zenean Donostiako Santa Mariako elizan kapera-maisu jardun zen, bere aitak utzitako postuan. 1830ean kontzertuak eskaini zituen Eskudero biolinistarekin eta Madrilen ezagutzera eman zen. Urte berean Maria Kristina erreginak Madrilgo Kontserbatorio sortu berriko piano- eta akonpainamendu-irakasle izendatu zuen.
1834an Errege Kaperako organista izendatu zuten, eta 1837an erregeren pianista titulua lortu zuen. Madrilen hil zen 1855ean, eta plaka batek gogoratzen du hiriko Arenal kaleko 26an, hil zen etxean hain zuzen.[1]
Pianoko eskola modernoaren sortzailea izan zen Espainian. Pianorako idatzitako fantasia eta bariazioez gain, musika erlijiosoa eta obertura bat ere idatzi zituen.[2]
Hainbat lan didaktiko egin zituen, eta transkripzio lanetan ere jardun zen, Juan Ignazio Iztuetak 1826an argitaratu zuen kantu-bilduma transkribatu baitzuen, Jose Ignazio Ansorenak ikertu duen bezala.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «En memoria de Pedro Albéniz - Ayuntamiento de Madrid» www.madrid.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) CSMA, Biblioteca. (2013-03-30). «Análisis comparativo del Método de piano de Pedro Albéniz con métodos posteriores» Biblioteca del Conservatorio Superior de Música de Aragón (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
- ↑ Ansorena, Jose Ignazio. (1995). «Iztueta eta Albéniz-en musika bilduma» Txistulari aldizkaria 163 (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).