Edukira joan

Pedaliaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedaliaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
Familia Pedaliaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Pedaliazeo (Pedaliaceae) Lamiales ordenako izen bereko familiako kotiledoi biko landareez esaten da. Belar landareak edo zuhaixkak izan daitezke. Sustrai zuri mamitsua eta ardatz itxurakoa dute. Hostoak bakunak, osoak edo gingildunak izan ditzakete, aurka eta txandaka antolatuak; loreak berriz bakarka antolatuak eta hostoaren oinean kokatuak dituzte, hodi itxurakoak eta bost hostokoak. Fruitua zorro edo kusku egiturakoa izan dezakete. 60 bat mota biltzen dira pedaliazeoen familian; ezagunena Sesamum indicum da, Asiako tropikoan lantzen dena, dituen haziekin sesamo-olioa egiteko lantzen dena. Afrikan, Indian, Malaysian eta Australian hazten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]