Omar Khayam
Omar Khayam | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | غیاث الدین ابو الفتح عمر بن ابراهیم خیام نیشاپوری |
Jaiotza | Nixapur, 1048ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Seljuktar Inperioa |
Heriotza | Nixapur, 1131ko abenduaren 4a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Omar Khayyam Mausoleum (en) |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Bahmanyār (en) |
Hizkuntzak | persiera tajikera arabiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, poeta, kanta-idazlea, filosofoa, musikaria, astrologoa, idazlea eta fisikaria |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Avizena eta Al-Biruni |
Mugimendua | Persiar literatura Iranian philosophy (en) Islamiar Urrezko Aroa |
Izengoitia(k) | خیام |
Genero artistikoa | Ruba'i (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama ateismoa |
Omar Khayam[1] (persieraz: عمر خیام, /ˈoːmɒːɾ xæjˈjɒːm/; Nixapur, 1048ko maiatzaren 18a[2] – ib., 1131ko abenduaren 4a), persiar matematikari, filosofo, astronomo, mediku eta poeta izan zen. Mekanika, geografia eta musikari buruzko tratatuak idatzi zituen[3]. Mendebaldean, batez ere, Rubaiyat (bere poemen bilduma) idazteagatik da ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztea zela, Samarkandara joan zen ikastera, eta handik Bukharara; bertan Erdi Aroko matematikari eta astronomo nagusienetariko bat bilakatu zen. Garrantzi handiko aljebrako saiakera bat idatzi zuen, garaiko hoberena; hiperbole eta zirkuluen arteko ebaketa erabiliz, ekuazio kubikoak ebazten zituen[4].
Malik Shah sultanak Persiako egutegia aldatzeko behar ziren astronomia ikerketak egin zitzan deitu zuen. Isfahan hirian astronomia behategi bat eraiki zuen, beste zenbait astronomorekin batera. Nixapurera itzulirik, legeak, filosofia, historia, matematika, medikuntza eta astronomia irakasten jardun zuen. Iturri askoren arabera, Avizenaren filosofia irakatsi zuen jaioterrian. Prosazko lanetatik, ordea, oso gutxi iritsi dira gaur arte.
XIX. mendean Francis Scott Fitzgeraldek Rubaiyat poemak itzuli zituenean (itzulpen egokitua) ezagutu zen Europan haren poesia, bizi zelarik ere, ez baitzegoen oso zabaldua, agintarien beldurrez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
- ↑ Encyclopædia Britannica Online
- ↑ Omar Khayyam and Max Stirner
- ↑ Omar Khayyam. School of Mathematics and Statistics, University of St Andrews, Scotland.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samarcande (Amin Maaloufen eleberria)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Khayam |
- Euskarari ekarriak: Omar Khayyam, ekarriak.armiarma.eus