Edukira joan

Okre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Okre hori pigmentua
Okre
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #CC7722
RGB (r, g, b) (204, 119, 34)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 42, 83, 20)
HSV (h, s, v) (30°, 83%, 80%)

Okrea lurrezko pigmentu natural bat da, burdin oxido hidratatuz osatua eta kolorea horitik laranja edo arre sakonera duena.

Pigmentu honetatik egiten den kolorea, ohi, hori urrekara bat bezala deskribatzen da, arinki kafe kolorekoa ikusten delarik.

Okre naturala historiaurretik erabili da pigmentu moduan margotzeko, Lascaux leizeetan esaterako. Oso estimatua da arte eder, dekorazio eta igeltserotzan, ez-toxikoa delako eta oso luze irauten duelako.

Historiaurreko hilobi batzuetan ere, okrea gorpuetan erabili zela ikusi da, adibidez, Frantzain aurkitu zen bi bikien ehorzketan[1], edo El Argarreko hilobietan hobietan[2].

Okreak, ezagutzen diren pigmentu antzinakoenen artean daude, historiaurretik datatuak daudenak, non mural eta eraikinetan erabiltzen zen. Egiptoarrek, gainera, gorputza makilatzeko erabiltzen zuten. Badaude datuak egiptoar, greziar eta erromatar kulturek, tratamendu sendagarrietan erabili izanarena, kauterizazioentzako laguntza bezala.

Erdi Arotik aurrera, margolariek euren margolanetan erabiltzen zuten. Okrea ezagun egin zen Jean-Etienne Astier eskala handian ekoizten hasi zenean, 1785ean, Roussillon eskualdean, Frantzian. Eskualde honetako ekoizpena urteko 40 mila tonakoa izatera iritsi zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren urteko 2 mila tona baino gutxiagora jaitsi zen arren.

Okre guztiak ez dira toxikoak, eta azkar lehortzen diren eta uniformeki azalerak estaltzen dituzten margoak egiteko erabiltzen dira. Mundu osoan daude tonu ezberdinetan, iturri askok, kafe koloreko okrerik hoberena Ziprekoa eta hori eta gorri koloreko hoberenak Roussillonekoak direla dioten arren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) anthropologies. (2021-01-18). «El ocre como elemento simbólico en la prehistoria « anthropologies» anthropologies (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) Padilla, Juan A. López; Ibáñez, M. ª Paz de Miguel; Rosa, Matilde Arnay de la; Martín, Luis Galindo; García, Clodoaldo Roldán; Mascarós, Sonia Murcia. (2012-12-30). «Ocre y cinabrio en el registro funerario de El Argar» Trabajos de Prehistoria 69 (2): 273–292.  doi:10.3989/tp.2012.12092. ISSN 1988-3218. (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea