Edukira joan

Nils van der Poel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nils van der Poel

(2022)
Bizitza
JaiotzaQ10512757 Itzuli1996ko apirilaren 25a (28 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua82 kilogramo
Altuera184 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: nilspoel Twitter: nilspoel Instagram: nils.vanderpoel Edit the value on Wikidata

Nils Göran van der Poel (1996ko apirilaren 25a) suediar patinatzaile bat da, egungo munduko eta olinpiar errekor jabea eta egungo munduko eta olinpiar txapelduna dena 5.000m proban eta egungo munduko errekorra eta egungo munduko txapelduna 10.000m proban.

Van der Poelek 2014ko junior mailako Munduko Txapelketa irabazi zuen Bjugnen, Norvegian.[1] 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan 14. postua lortu zuen gizonezkoen 5.000 metroetan.[2] 2018ko ekainaren 2an, abiadura patinajean atsedenaldia hartuko zuela iragarri zuen.[3][4] 2018tik 2019ra, van der Poelek oinarrizko ranger ikastaroa burutu zuen Arvidsjaur-en (Suedia) Army Ranger Battalioian.

Munduko txapeldun izan zen 5000 metroko proban, 2021eko otsailaren 11n,[5] Suediako lehen domina 38 urtetan,[6] eta 48 urtean lehen urrezkoa.[7] Hiru egun geroago 10.000 metroko proba ere irabazi zuen munduko errekor berri bat ezarriz.

Pekineko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Van der Poelek urrezko domina irabazi zuen 5.000 metroko proban eta prozesu horretan 6:08,84ko errekor olinpiko berria ezarri zuen proban eta Suediari 34 urtetan abiadurazko patinajearen lehen urrezko domina lortu zuen. Tomas Gustafson urrea Calgaryko 1988ko Neguko Olinpiar Jokoetako ekitaldi berean lortu zuenetik.[8] Ondoren 10.000 metrotako lasterketan ere txapeldun izan zen, munduko errekorra lortuz gainera.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin  Txina 1. postua, urrezko domina 5.000m
2022 Pekin  Txina 1. postua, urrezko domina 10.000m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Heerenveen  Herbehereak 1. postua, urrezko domina 5.000m
2021 Heerenveen  Herbehereak 1. postua, urrezko domina 10.000m

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Suedieraz) «Svensk JVM-guld på 5000 meter skridsko» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  2. «Speed Skating | Athlete Profile: Nils VAN DER POEL - Pyeongchang 2018 Olympic Winter Games» web.archive.org 2018-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  3. (Suedieraz) Sport, S. V. T.. (2018-06-01). «Skridsko: Skridskotalangen tar en paus: ”Behöver göra en kraftsamling”» SVT Sport (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  4. (Suedieraz) Salihi, Skoob; 0522-67 00. (2018-06-01). «Nils van der Poel tar en paus» Sveriges Radio (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  5. (Ingelesez) «World Cup gold for van der Poel» Nord News 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  6. (Suedieraz) «Nils van der Poel inskriven i historieböckerna» Dagens Nyheter 2021-02-11 ISSN 1101-2447. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  7. (Suedieraz) «Nils van der Poel världsmästare – första svenska guldet på 48 år» www.aftonbladet.se (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  8. (Ingelesez) Reardon • •, Logan. «Swedish Speed Skater Nils van der Poel Wins Gold, Sets Olympic Record After Late Push» NBC New York (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]