Nagoyako gaztelua
Nagoyako gaztelua 名古屋城 | |
---|---|
three great castles Meijō Park 100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Aichi |
Izendaturiko hiria | Nagoia |
Japoniako auzoa | Naka-ku |
Ur-masa | Hori River (en) |
Koordenatuak | 35°11′08″N 136°53′55″E / 35.185555555556°N 136.89861111111°E |
Historia eta erabilera | |
Aomatsuba Incident | |
Kudeatzailea | Tokugawa Ieyasu |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Nakai Masakiyo (en) |
Materiala(k) | harria |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Nagoyako gaztelua (japonieraz: 名古屋城 Nagoya-jō ) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriko erdialdeko Naka-ku auzoan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imagawa Ujichikak eraiki zuen jatorrizko gaztelua 1525 inguruan. Oda Nobuhidek kendu zion Imagawa Ujitoyori 1532an, eta beretzako hartu zuen, baina, beranduago, utzi egin zuen.
1610ean, Tokugawa Ieyasuk, daimyō ezberdinei, toki hartan gaztelu berri bat eraikitzen laguntzeko agindu zien. Gazteluaren eraikuntza, 1612an amaitu zen.
Edo aroan, Nagoiako gaztelua, Japoniako hiri-gaztelurik garrantzitsuenetako bat zen, Tokaido eta Nakasendo elkartzen zituen Minoji bideko derrigorrezko geltoki batez gain.
Meiji arorarte, Tokugawa familiako Owari klanaren bizilekua izan zen.
Bigarren Mundu Gerran, 1945eko maiatzak 14an, aireko bonbardaketaren ondorioz, gaztelua eta bere baliozko objektu gehienak erabat erreak izan ziren. Hala ere, margolanen batzuk, sutetik salbatu ziren, eta egundaino mantendu dira. Gaztelua, 1959an amaitu zen berreraikitzen.
Gaur egun, antzinako gaztelutik geratzen dena, hormigoizko berreraikitze bat da, aire girotu eta igogailuekin. Gainera, Hommaru Jauregia berreraikitzeko ideia ere badago, hau ere gerran erre zena.
Gazteluaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren kupula gainean, tigre burudun bi urrezko arrain daude, kinshachi (金鯱) deituak, suteak ekiditeko kuttun bezala erabiltzen dena. Esaten denez, kinsachiak, jaun feudalaren autoritatearen ikur bezala ere balio zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Neguan.
-
JR Central dorreak atzean dituela.
-
Harresia eta dorre nagusia.
-
Ninomaru atea.
-
XX mende hasierako argazkia.
-
Garai batean izan zenaren maketa.