Nafar-aragoiera
Nafar-aragoiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia Euskal Herria |
Hiztunak | Desagertua |
Ofizialtasuna | Iruñeko Erresuma |
Eskualdea | Aragoi Nafarroa Garaia Errioxa |
Araugilea | - |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak | |
Hizkuntza kodeak | |
Linguasphere | 51-AAA-da |
Nafar-aragoiera Erdi Aroan Ebro arroan, Errioxan, Nafarroako Erriberan, Aragoin eta Valentzian ere, hitz egiten zen hizkuntza erromantzea izan zen. Nafarroako erresuman, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun Aragoiko Pirinioetako hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, aragoiera izenarekin.
Latin arrunta oinarria izanda, euskarazko substratua inportantea da oso.[1] Pirinioar-mozarabiar familiako hizkuntza hau aragoiera, nafarrera eta errioxaera erromantze kideak barnean ditu.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Erresumaren lurralde musulman eta kristauetara hedatzeak nafarrez birpopulatu zuen konkistatutakoa. Iruñeko Erresumak Aragoiko konderriak bereganatu zituenean, etorkizunean Aragoiko koroa osatuko zuten lurraldeetan eragina izan zuen. Hizkuntza honen lehendabiziko aipamena (baita euskararena ere) Donemiliaga Kukulako glosetan agertzen da.
Nafar-aragoiera Errioxa Garaia eta Ribagortza artean latin arruntaren bilakaera da[2]. Sobrarbek bere erromantze ere bazuen, Ramón Menéndez Pidalek "Orígenes del Español" liburuan argitaratutako XI. mendeko agirian ikusten denez diptongatu ez zuena.
Latin arrunta oinarria izanda, inguruko hizkuntzek ere bere eragina izan zuten sorreran. Garatu zen eskualdeko jatorrizko hizkuntza euskara izan zen. Guillermo Fatásek dio VIII. eta IX. mendeen arteko zenbait historialari musulmanen esanetan (tartean Ibn Hayyan, Muqtabas, Al'Udri edo Tarsi) Erdialdeko Pirinioetan, antzinako Zeretanian, baskoiarekin lotutako herri bat bizi zela, Certaniyyin edo Sirtaniyyin izenekoa. Herri hau Gallego ibaiaren arroan bizi zen[3].
Egungo aragoieran arro zeltak euskarazkoak baino gutxiagoak dira. Batzuetan, zeltiberierarekin baino galiako zeltarekin du lotura estuagoa, adibidez, bruco (txilarra), arañón (elorri beltza), artica, borda (korta), garmo (mendiko larrea), garra. Horrek baskoiek Gaskoiniatik zetozela adierazi dezake.
Erdi Aroko zabalkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso I.a Nafarroakoak Zaragozako taifa konkistatu zuenean, irabazlearen hikuntza zen nafar-aragoiera egungo Zaragoza, Teruel, Castelló eta Valentziako probintzietara hedatu zen. Mediterranear itsasoaren kostaldea, berriz, katalanek birpopulatua zenez, nafar-aragoiera barnekaldean geratu zen. Era berean, litekeena da nolabait egungo Soria eta Murtziara zabaltzea ere.
Nafar-aragoien hizkuntzak eta beste taldeenek laster elkar ukitu zuten[4] bertan zeuden mozarabiar eta muladiak, barnekaldea birpopulatu zuten okzitaniarrak, Sartaldeko Zerrendan bizi ziren katalanak... horrela bere nortasun ezaugarri asko galdu eta gaztelania errazago sartu zen eskualde berrietan.
Eztabaidagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donemiliagako glosetako erromantze hitzen hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzalari batzuen ustez Donemiliagako glosetan agertzen diren erromantze hitzak ez dira gaztelaniazkoak, baizik eta Errioxan hitz egiten zen nafar-aragoieraren aldaerakoak. X. mendeko Errioxa Garaia ez zen Gaztelako konderriaren zatia, XI. mendean konkistatu zuelako. Gainera glosetan nafar-aragoieraren bilakaera fonetikoa azaltzen da (adibidez, lueco (gero), get (da, egungo aragoieraz ye), plicare (heldu), feito (egina)) gaztelaniaz agertu ez zirenak.
Nafarroako Erresumako hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan, hasieran Iruñeko Erresuman, eta gero Nafarroakoan, lau hizkuntza mintzatzen ziren: euskaraz, iparraldean gaskoiz, mendebaldean gaztelaniaz, eta hegoalde eta ekialdean nafar-aragoieraz. Nafarroako toponiman oraindik nafar-aragoieraren arrastoak aurkitu ditzakegu:
- Puiu, latinez Podium, gaztelaniazko bilakaera jarraituz Poyo izango litzateke baina nafar-aragoieraz Pueyo bihurtu zen, egun gaztelaniaz duen izena.
- Xabier, euskaraz Etxe berri zena, nafar-aragoieraz hasieran Xabierre eta gero Chabierre bihurtu zen. Aragoierazko toponimoa gaztelaniaratu zenean egungo erdarazko Javier bihurtu zen.
Nafar-aragoieraren aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X. mendean Ribagortzako konderria - 872 arte Tolosako kondeen eskupean zegoena- Aragoiko konderriarekin lotu zen. Lotura Boltaña musulmanen eskuetatik konkistatu zutenean gauzatu zen, Sobrarbe lurralde bien arteko lotura bihurtu baitzen. Gero Andregoto Galindezek Gartzia I.a Nafarroakoa ezkondu eta Iruñeko Erresumak batu zituen lurraldeak.
Batzuk egungo aragoieraren aldaerak berriki gertatutakotzat hartu arren, ekialdea eta mendebaldearen arteko ahoskatze eta lexiko desberdintasunak antzinakoak dira, behintzat bertan bizi diren iacetani eta ilergetes bezain zaharrak. Beraz, egungo dialektoak jadanik nafar-aragoieran ere bazeuden, alde batetik Jaka inguruan (Echo eta Ansó ibarretan) eta bestetik Ribagortza inguruan aritzen zirenak.
Desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Erresuma eta Aragoiko Erresuma banatu ahala, nafar-aragoiera egungo aragoiera bilakatu zen. Era berena, XV. mendetik aurrera, gaztelaniak nafar-aragoiera ordezkatu zuen Nafarroa, Aragoi eta Castellón. Lehendabizikoz Gorteak izan zuen gaztelania ama hizkuntza, hortik Zaragoza bezalako erdialdeko hiri nagusien klase-garaietara pasa zen, handik erdialdeko, ekialdeko eta hegoaldeko herri xumera pasa zen, batez ere ondo komunikatutako eskualde lauetan. XVI. mendean Jalón eta Calatayudeko moriskoek oraindik aragoieraz mintzatzen zuten. XIX. mendean ia Huescako probintzia osoan (sartaldea izan ezik) eta Zaragoza inguruan mintzatzen zuten. 1950 eta 1960ko hamarkadetan belaunaldi berriei eskualdatzeari utzi eta zuen hedadura urritik %80a galdu zen. Egun desagertzear dago eta apenas mintzatzen den zenbait ibar sakabanatutan, tartean Echo Ibarrean edo Gistaín-en.
Ondareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo gaztelaniak nafar-aragoierazko erroa duten zenbait hitz dauzka. Hona hemen adibide batzuk:
Gaztelaniaz | Nafar-aragoieraz | Euskaraz |
---|---|---|
fajo | haz | sorta |
faja | haza | gerriko |
pleito | plecho | auzia |
sisallo | sisajo | ? |
chepa | giba | konkorra |
boina | boina | txapela |
Oraindik badaude nafar-aragoierazko toponimo batzuk, adibidez Zaragozako Valdefierro auzoaren izena, nahiz eta gutxi izan, Nafarroan euskarazko jatorria eta Zaragoza eta Teruelen mozarabiar jatorria dutelako; izan ere bai "Zaragoza" bai "Teruel" hitzak mozarabiarrak dira. Nafar-aragoierak, gaztelaniak ez bezala, apenas aldatu zuen mozarabiar toponimia eta egungo "Castellote", "Tauste", "Caspe", "Jarque" toponimoek aragoieraz ez zuten azkeneko "E".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luis Núñez Astrain: "El euskera arcaico. Extensión y parentescos" Online
- ↑ Mitxelena, Koldo. Sobre Historia de La Lengua Vasca. in: Estudis de Toponimia Catalana. II.
- ↑ Fatás Cabeza, Guillermo. (1987). Notas sobre el territorio vascón en la Edad Antigua. in: Vitoria. ISSN 0213-2095..
- ↑ Rejado, Jon. (2017/07/28). «RICARDO ZIERBIDE MARTINENA: «Jakin-minak bizia salbatu dit»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017/08/06).