Edukira joan

Mousteriar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mousteriar Erdi Paleolitoaren barnean kokatua dagoen neandertalen kultura arkeologiko bat da, 120.000-35.000 B.P.[1] bitartean hedatu zen, Würm I eta Würm II glaziazioak nahiz bien glaziazioen arteko aroan. Europa, Asian eta Afrika iparraldean barna hedatu zen.[2]

Kultura honetako izena Frantziako hego-mendebaldeko Dordoina departamenduan dagoen Perigord eskualdeko Le Moustier izeneko harpetik datorkio. Bertan, 1860an, Gabriel de Mortillet-ek historiaurreko kultur litikoa topatu zuen, eta 1907an topatutako Homo neanderthalensis gizakiari lotu ohi zaio. Kultur edo industria litiko hau nagusiki silex eta kuartzitan oinarritzen da, eta bere ohiko lanabesak honako hauek dira: arraska, puntak, arrakalatzaileak, atzealdeko labanak...

Jatorria ziur aski Acheulear kulturan du.

Material teknikoen talde ezagunena eta zabalduena da, nahiz eta badira beste batzuk, hala nola, Micoquiar kultura. François Bordes frantziar ikerlariak, modu bakunean eta soilean sistematizatu zuen Europako Paleolito Erdia Musteriar multzo teknologikoaren barruan. Geroago, ordea, klasifikazio zehatzago baten beharra ikusi zen eta Mousteriar multzo teknologikoa hainbat faziesetan banatu zen. Fazies edo talde horiek hauek dira: "Acheul aldiko eragina duen Musteriarra", "Chateriarra" -bi azpitaldetan banatuta: "Quina" eta "Ferrasie"-, "Dentikulatuen Musteriarra", "Ohiko Musteriarra" eta "Baskoniarra" (fazies hori bakarrik Kantauriar erlaitzean eta Frantziako Pirinioetako mendebaldean agertzen da.)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Musteriense» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  2. (Ingelesez) «Mousterian industry | Stone Age, Neanderthals, Tools | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  3. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Musteriense» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).

Bibliografia gehigarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Acheulear kultura
Mousteriar kultura
K.a. 300.000– k. a. 30.000
Ondorengoa
Châtelperroniar kultura

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]