Miren Irigoien Aizarna
Miren Irigoien Aizarna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1965eko azaroaren 29a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Miren Irigoien Aizarna (Oiartzun. Gipuzkoa, 1965eko azaroaren 29a) ibilbide luzeko euskaltzale eragilea da. Horrekin batera, eta besteak beste, bertsolaritza, memoria historikoaren berreskurapenean, kulturgintzan eta politikagintzan militantea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzungo Iturriotz auzoko Dixpatenen jaioa (etxearen berezko izena Aizarna Enea da). Dixpatene auzoko denda zen. Auzoan bakarrik ez, Oiartzunen ere oso ezaguna. Bertakoa zen bere ama eta berak eramaten zuen denda: Maite Aizarna Echaveguren.
Aita, Iñaki Irigoyen Mitxelena: Oiartzungo Elizaldeko Exkerrene etxekoa. EAJtik hasieran eta EAtik ondoren, Oiartzungo Udalan zinegotzia izana eta baita alkate ere bi legealditan (1979-1987).
Lau senideetatik, nagusiena da Miren.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968: Haurtzaro Ikastolako 3. promoziokoa da. 2 urterekin hasi zen Haurtzaro Ikastolan, OHOko 8. maila arte (garai hartako derrigorrezko hezkuntza 8. maila arte zen. 14 urte arte).
Garai hartan, oraindik ez zegoen gaur egun ezagutzen dugun Haurtzaroren eraikin nagusia. Ikastolako gurasoak udan ibiltzen ziren lokalak lortu eta prestatzen, ikasturte hasieran ikasleentzako prest egon zitezen. Mirenen aita urte askotan egon zen Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Erretorean.
Oiartzun Irratiari eskainitako elkarrizketa batean aipatzen du, ikastolak sortu zituzten guraso haiei nahiko aitortza ez zaiela egin. Lan asko egiteaz gain, asko arriskatu zirela: garai haietan ez baitzekiten beren seme-alabek ikasketa titulu ofizialik lortuko zuten ere.[1]
1978: Orereta Ikastolan egin zituen BBB eta UBI ikasketak.
1982: Turismo Diplomatura EUTG-n, Deustuko Unibertsitatean.
1985: Ingalaterran hilabete batzuk au pair gisa, ingelesa ikasteko.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterran zegoela, Eusko Jaurlaritzarako itzultzaile posturako oposizioen berri jakin zuen eta itzuli egin zen.
1986-1988: 2 urte t'erdi egin zituen Gasteizen lanean, Eusko Jaurlaritzan, itzultzaile postuan.
1989an, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako itzultzaile-interprete postua lortu zuen oposizioen bidez.
Euskalgintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990: Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldea jarri zuen martxan, Arantzazu Urkia Arana, Eskarne Sagarzazu Gaztelumendi, Iñaki Fernandez Bajineta eta beste zenbait kiderekin batera.
2002: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen sortzailea izan zen, beste kide batzuekin batera. Berea izan zen, hain zuzen, bilguneari ‘Ttur-ttur’ izena jartzearen ideia.
2010-2011: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eskutik, Hikalagunaren lehenengo ikasturtearen sortzaileetakoa.
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999-2000 ikasturtean HELTAko bertso-eskolan hasi zen (Oiartzunen). Horrekin batera, herriko bertsolaritzaren inguruan zebilen taldean parte hartzen hasi zen, zenbait ekimenen antolaketan: urteroko Bertso Astea, herriko bertsolari-taldeak… Talde-lanean parte hartu zuen, 2006. urtera arte.
2007-2016: Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Zuzendaritzako kide, Transmisio Sailaren arduradun.[2][3]
Herrigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iturrioz auzoko jai batzordeko kide hainbat urtetan.
- Ihoteak Berreskuratzeko Taldeko kidea: 1991ean herrian Ihoteetako jaia berreskuratzeko taldea sortu zen, eta hasieratik taldeko kide izan zen, Iturriotz auzotik.[4]
- Kattin Txiki taldeko kidea izan zen: Aitona, Manuel Irigoyen Mitxelena, EAJko zinegotzi zela, 1936ko uztailaren bukaeran preso eraman zuten San Cristóbalera (Iruñea). Ez zen inoiz etxera itzuli. Hori dela eta, garai hartako memoria historikoa berreskuratzen lan egiteko sartu zen Kattin Txiki taldean.[5][6]
- Zinegotzi EH Bildutik (2011-2015): Zinegotzi zela, bere ekimenez antolatu zuen Udalak lehendabiziko aldiz 'Atsolorra' (herriko jaioberriei ongi etorria emateko ospatzen den ekitaldia).[7][8]
- Zinegotzi egon zen garaian, UEMAko zuzendaritzako kide izan zen, baita.[9][10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZANA ZALAKO: Miren Irigoien Aizarna» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskal Herriko Eskolartekoak 25 urte» El Diario Vasco 2013-06-20 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Miren Irigoien - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ (Ingelesez) «HERRI MUSIKAREN 9. JARDUNALDIAK: Inauterien Joan-Etorria. Emanaldi-prozesuak eta formulak; 2010-11-27; 2010-11-28» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ «Miren Irigoien: "Kartzelara eraman eta ez genuen gehiago aitonaren berririk izan"» EITB 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ «36ko gerran erbesteratutako haurrak omendu dituzte Udalak eta Kattin Txikik» El Diario Vasco 2021-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ «Udalaren tartea: Atsolorra» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Atsolorra' berreskuratu dute Oiartzunen» El Diario Vasco 2015-03-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ «Zuzendaritza batzorde berria osatu du UEMAk - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ «Miren Irigoien UEMAko zuzendaritzako kide izango da» Bidasoko Hitza 2011-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).