Edukira joan

Miozeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miozeno
Miozeno

Kronologia
Hasieraduela 23.030.000 urte
AmaieraK.a. MMMMMCCCXXXII. milurtekoa
Honen parte daNeogeno eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaEarly Miocene (en) Itzuli
Middle Miocene (en) Itzuli
Late Miocene (en) Itzuli

Oligozeno Miozeno Pliozeno

Miozenoa, grezieratik: μείων = meiōn, gutxiago eta καινός = kainos berri[1], Neogeno lehenengo garaia da. Orain dela 23,3 ± 0,1 Ma hasi eta orain dela 5,332 ± 0,1 milioi urte bukatu zen.[2] Charles Lyell eskoziar geologoak izendatu zuen[3]. Oligozenoaren ondoren eta Pliozenoaren aurretik datorren epoka da.

Lurra Oligozenotik Pliozenora igaro ahala, Miozenotik pasatuz, klima poliki-poliki hozten joan zen, hainbat glaziaziotara iritsi arte[4][5]. Miozenoaren mugak ez dituzte gertaera orokor zehatzek markatzen, baizik eta Oligozeno berotik Pliozeno hotzagora pasatzean egondako trantsizioak.

Miozeno goiztiarrean, Afro-Arabiak Eurasiarekin talka egin zuen, Mediterraneo eta Indiako ozeanoen arteko lotura moztuz eta Eurasia eta Afrikaren arteko fauna trukea ahalbidetuz, tartean Proboscidea eta Hominoidea[6] taldeak Eurasiarantz sakabanatzea barne. Miozenoaren amaieran, Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko loturak itxi egin ziren, eta Mediterraneo itsasoaren ia erabateko lurrunketa eragin zuten. Gertaera horri «Messiniarreko gazitasun-krisia» deitzen zaio[7]. Gero, Miozenoaren eta Pliozenoaren arteko mugan, Gibraltarko itsasartea ireki zen, eta Mediterraneoa berriro bete zen. Gertaera horri «uholde zanklearra» esaten zaio[8].

Miozeno goiztiarrean ere (zehazki, Akitaniar eta Burdigaliar estaietan), tximino handiak lehen aldiz eboluzionatu zuten, dibertsifikatzen hasi ziren eta Mundu Zahar osoan zehar hedatu ziren. Garai honen amaiera aldera, gizakien arbasoak txinpantzeen arbasoengandik banandu ziren eta Miozenoko azken Messiniar estaian (7,5-5,3 Ma) eboluzio berezitua izan zuten. Aurreko Oligozenoan bezala, belardiek hedatzen jarraitu zuten, eta basoek behera egin zuten. Miozenoko itsasoetan, alga-basoek lehen agerraldia egin zuten, eta laster bihurtu ziren Lurreko ekosistemarik emankorrenetako bat. Miozenoko landare eta animaliak nahiko modernoak ziren. Ugaztunak eta hegaztiak ondo finkatuta zeuden. Baleak, pinipedoak eta algak zabaldu egin ziren.

Miozenoak interes berezia du geologo eta paleoklimatologoentzat, garai hartan Himalaiako geologiaren fase garrantzitsuak gertatu baitziren, Asiako montzoi-patroiei eragin zietenak, ipar hemisferioko glaziaraldiekin erlazionatuta[9].

Azpibanaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema/
Periodoa
Seriea/
Garaia
Estaia/
Era
Adina (Ma)
Kuaternario Pleistozeno Gelasiar gazteagoa
Neogeno Pliozeno Piacenziar 3.600–2.58
Zancliar 5.333–3.600
Miozeno Messiniar 7.246–5.333
Tortoniar 11.62–7.246
Serravalliar 13.82–11.62
Langhiar 15.97–13.82
Burdigaliar 20.44–15.97
Akitaniar 23.03–20.44
Paleogeno Oligozeno Chattiar zaharragoa
Neogenoaren zatiketak IUGSaren arabera, v2014/02.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Todhunter, Isaac. (1876). William Whewell, D. D., Master of Trinity College, Cambridge: An Account of His Writings with Selections from His Literary and Scientific Correspondence. Macmillan and Company (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. Rohde Robert A. 2005 https://web.archive.org/web/20071205102125/http://www.stratigraphy.org/geowhen/stages/Aquitanian.htmlAquitanian ICS StageGeoWhen Database publisher International Commission on Stratigraphy accessdate = 21-12-2008 eta Rohde Robert A. 2005 https://web.archive.org/web/20071205102435/http://www.stratigraphy.org/geowhen/stages/Messinian.html Messinian ICS Stage GeoWhen Database publisher International Commission on Stratigraphy accessdate = 21-12-2008
  3. (Ingelesez) «Principles of geology, being an attempt to explain the former changes of the earth's surface, by reference to causes now in operation. By Charles Lyell ... ... v.3 (1832).» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  4. (Ingelesez) Gibson, M. E.; McCoy, J.; O’Keefe, J. M. K.; Nuñez Otaño, N. B.; Warny, S.; Pound, M. J.. (2022-02). «Reconstructing Terrestrial Paleoclimates: A Comparison of the Co‐Existence Approach, Bayesian and Probability Reconstruction Techniques Using the UK Neogene» Paleoceanography and Paleoclimatology 37 (2)  doi:10.1029/2021PA004358. ISSN 2572-4517. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  5. (Ingelesez) Steinthorsdottir, M.; Coxall, H. K.; de Boer, A. M.; Huber, M.; Barbolini, N.; Bradshaw, C. D.; Burls, N. J.; Feakins, S. J. et al.. (2021-04). «The Miocene: The Future of the Past» Paleoceanography and Paleoclimatology 36 (4)  doi:10.1029/2020PA004037. ISSN 2572-4517. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  6. (Ingelesez) Gilbert, Christopher C.; Pugh, Kelsey D.; Fleagle, John G.. (2020). Prasad, Guntupalli V.R. ed. «Dispersal of Miocene Hominoids (and Pliopithecoids) from Africa to Eurasia in Light of Changing Tectonics and Climate» Biological Consequences of Plate Tectonics (Springer International Publishing): 393–412.  doi:10.1007/978-3-030-49753-8_17. ISBN 978-3-030-49752-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  7. Krijgsman, W.; Garcés, M.; Langereis, C. G.; Daams, R.; van Dam, J.; van der Meulen, A. J.; Agustí, J.; Cabrera, L.. (1996-08-01). «A new chronology for the middle to late Miocene continental record in Spain» Earth and Planetary Science Letters 142 (3): 367–380.  doi:10.1016/0012-821X(96)00109-4. ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  8. (Ingelesez) Blanc, P. (2002-12). «The opening of the Plio-Quaternary Gibraltar Strait: assessing the size of a cataclysm» Geodinamica Acta 15 (5-6): 303–317.  doi:10.1016/S0985-3111(02)01095-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  9. (Ingelesez) Zhisheng, An; Kutzbach, John E.; Prell, Warren L.; Porter, Stephen C.. (2001-05). «Evolution of Asian monsoons and phased uplift of the Himalaya–Tibetan plateau since Late Miocene times» Nature 411 (6833): 62–66.  doi:10.1038/35075035. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]