Edukira joan

Mindolluin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean, Mindolluin mendia (Dorre erako buru urdina esan nahi duen elfoerazko hitza), Ered Nimrais mendilerroko mendirik garrantzitsuenetako bat zen. Ered Nimraisen ekialdeko muturrean kokatua, Minas Tirith hiriaren gainetik altxatzen zen, eta honekin, Goardiako Muinoaren bidez elkartzen zen.

Bere hegoaldeko magalean, ordoki bat zegoen, tontorrak estaltzen zituzten elurpean, eta hiriaren bizkarrean zegoen amildegia domeinatzen zuena. Han, Aragornek eta Gandalfek, mende asko lehenago ereindako Minas Tiritheko Zuhaitz Zuriaren kimu bat aurkitu zuten, Elendilen etxearen ikurra zena, eta Iturburuaren Plazan landatua izan zena. Iparraldean, mendiaren itzalpean, Druadaneko Oihana zegoen, Gizaki Basatien bizilekua, antzinako herri bat, oso landatiarra, Rohirrimei, Gondorren setioa apurtzen lagundu ziena.

Goardiaren Muinoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau zen Minas Tirith Hiria zegoen muinoaren izena, Mindolluin mendiaren adarretako batekin elkartzen zena. Muinoak, 210 metro inguruko altuera zuen, eta Ate Handiaren atzean zegoen.

Muinoaren tontorrean, Dorre Zuria altxatzen zen gotorlekua zegoen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]