Metal mendiak
Metal mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Klínovec (en) |
Mota | erdi-mailako mendi, mesoregion (en) eta mendikate |
Eponimoa | Mea |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°30′N 13°00′E / 50.5°N 13°E |
Honen parte da | Krušnohorská hornatina (en) |
Mendikatea | Bohemian Massif (en) |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Saxonia |
Rural district of Saxony | Erzgebirgskreis |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario Arroka metamorfiko Arroka igneo |
Garaia | Paleozoiko |
Metal mendiak[1] Alemaniaren eta Txekiaren arteko mendikatea da.
Bohemiako mendien mugan dago, eta iparraldetik hegoaldera 160 km-ko luzera hartzen du. Hego-ekialdean 600-700 metro ingurukoak mendirik garaienak dira. Erdialdean, Txekia aldeko gailur nagusia Klinovec mendia da (1.244 m) eta Alemania aldekoa, Fichtelberg (3.983 m).
Urre-, zilar-, kobre-, wolfram- eta ikatz-mea ugari izan dira mendi haietan. Hori dela eta, Erdi Aroan alemaniar meatzari asko iritsi zen Metal mendietara lanera, eta hantxe geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, alemaniarrak kanporatuak izan ziren meategien ondoko herrietatik; geroztik, hango biztanle gehienak txekiarrak dira.
Mendien arteko garraiobideak onak dira. Meak eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.