Edukira joan

Martin Peritz Lizarrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Peritz Lizarrakoa
Bizitza
JaiotzaLizarra, XIV. mendeko bigarren erdia
HerrialdeaNafarroako erresuma
HeriotzaLizarra, 1434 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Martin Peritz Lizarrakoa, edo Eulatekoa (Lizarra?, XIV.m 2. erdia[1] - Lizarra, 1434[2]) hargin-maisu eta arkitektoa izan zen, Karlos III.a Nafarroakoaren garaiko Nafarroako Erresuman eraikin garrantzitsuetan parte hartu zuena, hala nola Erriberriko Errege Jauregian[3]. 1389an izendatu zuen erregeak hargin-maisu eta Tuterako gazteluan gortearen gela apainak eraiki zituen 1389-1392 bitartean[1]. Karlos III.a erregeak hainbeste mirestu zituen gela eder hauek, ezen Erriberriko Errege Jauregi berriaren lanak zuzentzeko izendatu baitzuen. Lanak 1402 eta 1420 bitartean zuzendu zituen.

Haren bustoa Nafarroako jauregiko tronuaren aretoan aurkitzen da, Nafar kulturako hamar pertsonaia ospetsuenen artean[4].

Hauek dira Martin Peritz Lizarrakoak zuzenduriko edo parte hartutako eraikin nagusiak[3][1]:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Martín Périz de Estella. Real Academia de la Historia.
  2. Martín Périz de Estella, o de Eulate artikulua, Javier Hermoso de Mendoza, 2010
  3. a b Auñamendi eusko entziklopedia. ISSN 2444-5487..
  4. Nafarroako Jauregiko areto nagusia, Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialean.
  5. Martinez de Agirre Aldatz, Javier Maria. (1992). Martín Périz de Estella, maestro de obras góTico receptor y promotor de encargos artísticos. Sevillako unibertsitatea.