Mariano José de Larra
Mariano José de Larra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mariano José de Larra y Sánchez de Castro |
Jaiotza | Madril, 1809ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Kantabria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1837ko otsailaren 13a (27 urte) |
Hobiratze lekua | San Nicolás Cemetery (en) San Justoren hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | mandarin txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, antzerkigilea, poeta eta literatura-kritikaria |
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | Fígaro |
Mariano José de Larra (Madril, Espainia, 1809ko martxoaren 24a – 1837ko otsailaren 13a) poeta narratzailea izan zen, erromantizismokoa. Bere lan gehienetan bizitzari eta bizitzaren zentzuari buruz hitz egiten du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian bizi izan zen 1818 arte. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden eta Valentzian. 1833an El duende satírico agerkaria sortu zuen. Olerkiak, antzerki-lanak eta frantsesetiko itzulpenak egin zituen, baina 1932an, Larrak gustukoen zuen literatura-jardunean hasi zen, kazetaritzan. Ohiturazko eta kritikazko artikuluak idatzi zituen hainbat aldizkaritan: Revista Española, Revista mensajero, El observador, El correo de las damas, El Español, etab.
Oso ezagunak dira, esaterako, El castellano viejo, Vuelva usted mañana, El día de difuntos en Madrid eta La nochebuena de 1836 izeneko artikuluak. 1836an Literatura izeneko artikulua idatzi zuen. Hura izan zen bere erromantizismoaren aldarrikapen testua, ordu arteko isuri neoklasikoa erabat baztertuta. Politikan ere jardun zuen, Mendizabal ministroaren kontra eta aurrerazaletasunaren alde. Karlismoaren kontra ere idatzi zuen. Politikako eta maitasunezko atsekabeen ondorioz, bere burua hil zuen 28 urte besterik ez zituela. Garrantzitsuak dira, batez ere, Larraren artikulu bildumak (lehen hiru liburukiak). Larrarena da, halaber, El doncel de don Enrique el doliente eleberria.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obras Completas de D. Mariano José de Larra, Montaner y Simón, Bartzelona.
- Macías: Drama historikoa.
- El doncel de don Enrique el Doliente: Eleberri historikoa.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano José de Larra |
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |