Edukira joan

Margaret Cavendish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Cavendish

Bizitza
JaiotzaColchester, 1623
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaIngalaterrako Erresuma1673ko abenduaren 15a (49/50 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaThomas Lucas
AmaElizabeth Leighton
Ezkontidea(k)William Cavendish, 1st Duke of Newcastle (en) Itzuli  (1645eko abendua -
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, fisikaria, poeta, idazlea, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea eta lagun egiteko andrea
Lan nabarmenak

IMSLP: Category:Cavendish,_Margaret Find a Grave: 113247091 Edit the value on Wikidata

Margaret Cavendish, Newcastle-upon-Tyneko dukesa (Colchester, 16231673ko abenduaren 15a) XVII. Mendeko aristokrata ingelesa izan zen, filosofoa, poeta, zientzialaria, zientzia-fikziozko eleberrien idazlea eta antzezlan idazlea ere. Margaret Lucas bezala jaioa, Sir John Lucas-en eta Sir Charles Lucas aristokrata ospetsuen ahizpa gazteena izan zen zeinek eta Colchester[1] lursailean zuten eta bertan zegoen St. John's abadia. Henriketa Maria Erreginaren laguntzailea izan zen eta harekin bidaiatu zuen Frantziako erbestean, denbora baterako Louis XIV Errege gaztearen gortean bizi izan zen. William Cavendish-en bigarren emaztea izan zen, 1645-n Newcastle-upon-Tyne-ren Dukea zenekoarekin, bano markes[2] zenean ezkondu ziren.

Cavendish poeta, filosofoa, prosa-erromantzeen idazlea, saiakeralaria, eta antzerkigilea izan zen.  Emakume-idazle gehienek anonimoki argitaratzen zuten garaietan, berak bere berezko izenarekin argitaratzen zuen. Bere lanak genero asko ukitu zituen generoa, boterea, moduak, metodo zientifikoa, eta filosofia barne. Bere erromantze utopikoa, "The Blazing World[3]", zientzia-fikzio[1]aren lehenengo adibideetako bat da. Bakarrenetarikoa izan zen zehazki filosofia naturalean eta zientzia modernoaren[4] inguruan argitaratu [2]zuena. Dozena bat lan baino gehiago argitaratu zituen; bere lanen berrikuspenak ere argitaratu zituen, horrela guztizko argitalpen-multzoa hogeita batekoa[4] izanik.

Cavendish kritikatu eta goraipatu dute aldi berean emakume-idazle original eta garrantzitsua bezala. XVII. mendearen Aristotelismoa eta filosofia mekanikoa ukatu zuen, eredu bitalistago bat nahiago zuen [1]. Royal Society-ko lehen emakumea[5] izan zen 1667ko Londreseko bilera batera joandakoa eta Thomas Hobbes filosofoekin, René Descartes-ekin, eta Robert Boyle-rekin eztabaidatu eta kritikatu zituen. Aldarrikatu izan dute animalientzako abokatuen beharra bat eta animalia-probaren[6] lehen aurkaria izan zen.

Hasierako Urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-en aita, Thomas Lucas, erbesteratu zutenean "Brooks jaun baten" duelu baten ondoren hil eta gero; James Erregeak barkamena eman zion eta Ingalaterrari itzuli zen 1603[7]an. Zortzi haurrengandik gazteena izanik, Cavendish-ek bere senideekin denbora asko eman zuen. Ez zuen hezkuntza formal bat izan baina liburutegirako liburuetarako eta tutore ezberdinekin egoteko aukera izan zuen, nahiz eta tutoreek komentatu haurrek arreta gutxi jarri zutela. Adin goiztiar batekin, dagoeneko Cavendish bere ideiak eta pentsamenduak paperean idazten zituen, nahiz eta denbora honetan ohikoa ez zen emakumeak publikoki burutsuak eta argiak zirela adieraztea. Bere ahalegin intelektualak bere etxearen[4] intimitatearen barruan mantendu zituen. Familia oso garrantzitsua zen beretzat, bere ama[8] alarguna zen eta aukeratu zuela bere familia  aita bizirik zegoeneko egoera berean mantentzea; haurrek zuten "plazer zintzoetara eta gozamen kaltegabeen" sarrera ez debekatzea. Bere amak gizonezko [9]gutxien laguntza izan zuen horretarako.

Henriketa Maria Erreginaren Dama

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henriketa Maria Erregina Oxford-en zegoenean, Cavendish-ek bere amari eskatu zion Erreginaren laguntzaile izatea nahi zuela. Cavendish-ek Erregina erbestean lagundu zuen Frantziara. Honek Cavendish-i lehen aldiz bere familiatik kanpo egoteko aukera eman zuen. Apuntatzen du bere senideen konpainian oso segurua zen bitartean, ezezagunen artean izugarri lotsagarria zela. Cavendish-ek azaltzen du beldur zela gaizki hitz egin lezakeela edo desegoki jokatu dezakeela bere senideen orientaziorik gabe. Bakarrik hitz egiten zuen eta, ondorioz, besteek ergel bat bezala hartzera heldu ziren. Cavendish-ek ergel bat bezala hartzea nahiago izan zuela adierazi zuen zakar bat bezala hartzea baino. Etxetik joan izanak eta erreginaren laguntzaileaz izateaz damututa, Cavendish-ek bere ama informatu zuen gortea utzi nahi zuela. Hala ere, bere amak gehiago egotea konbentzitu zion. Hura William Cavendish-ekin ezkondu arte egon zen erreginaren laguntzaile modura.

Cavendish-en senarrak berak zuen lotsa edo modestia gogoko izan zuela apuntatu zuen. Inoiz maitemindu zen gizon bakarra zela adierazi zuen, eta ez zen maitemindu ez tituluagatik, edo aberastasunagatik edo botereragatik, baizik eta merituengatik, justua izateagatik, esker onekoa, betebeharrerako, eta fideltasunagatik. Sinetsi zuen hauek jendea, zoritxarrean zehar ere, elkartuta mantenduko luketen ezaugarriak zirela. Cavendish-ek ez zuen haurrik izan, nahiz eta medikuak bere ezintasunaren [9]aurrean laguntzeko esfortzuak egin. Bere senarrak bost haur izan zituen aurreko ezkontzan haurtzaroa igaro zutenak, eta haietako, Jane eta Elizabethek komiki bat idatzi zuten “The Concealed Fancies” [9]izenekoa. Cavendish bere senarrarengan biografia bat idatzi zuen, “The Life of the Thrice Noble, High and Puissant Prince William Cavendishe” titulua jarri zion (Hirutan Noble, Maila Altua eta Ahaltsua den Prince William Cavendish). Bere senarrari dedikatoria idaztean, Cavendish-ek bere lanen egiletasuna inguratzen dauden zurrumurruak azaltzen ditu (espezifikoki bere senarrak idatzi zituenaren susmoak). Cavendish-ek bere senarrak babestu zuela adierazi zuen salaketa hauen aurrean. Baina, bere senarrarekiko zuen harreman sortzaile edo inspiratzailea izandakoa onartzen du. Cavendish-ek ere kreditua ematen dio hari bere idazkera-tutorea bezala.

Arazo Finantzieroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkondu eta geroko zenbait urte igaro eta gero, Cavendish eta bere senarraren anaia, Charles Cavendish sirr-a, Ingalaterrara itzuli ziren. Cavendish-i iritsi zitzaion bere senarraren lursail eta ondasunak saldu behar zituztela hura delitugile bat izateagatik leporatuta baitzegoen. Eta, bera emaztea bezala, salmentarekin onura ateratzeko aukera izango lukeela espero zuen, horregatik abiatu ziren Ingalaterrara. Nahiz eta gero, Cavendish-ek ez zuen onurarik lortu. Emakume askok funtsetarako agiriak askotan eskatzen zuten bitartean, berak behin bakarrik eskatu zuela eta, hura ukatzean, erabaki zuen esfortzuek ez zutela merezi eta horregatik ez zen gehiago saiatu. Urte bat eta erdi Ingalaterran egon ondoren bere senarrarengana berriro bueltatu zen.


Izaera Pertsonala eta Osasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek baieztatu zuen “A True Relation of My Birth, Breeding, and Life” bere lanean izaera lotsagarria, "malenkolia" bezala izendatua zuela, horretaz konturatuta "damutu" egin zuen melankolia horrengatik eta mundua ikusteko gogoak piztu zitzaizkion. Natura malenkoniatsu hau esfera publiko deseroso batean azaleratzen zela adierazi zuen, bere lanetan [7]etengabean berriz kontzeptualizatu eta satirizatzen duen kontzeptu bat da.

Moda eta Fama

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere oroitzapenetan, Cavendish-ek bere burua modaren arabera berrasmatzen zuen nahia eta gustuaren arabera. Bere jantzietan bilatzen zuen esklusiboa eta paregabea izatea zen, baita pentsamenduetan, eta portaeran, eta nazkatuta zegoela beste emakume bezalako jantzi berak eramatea. Fama-publikoa lortzeko desiragatik ere egiten zuen. Bere oroitzapenetan hainbat pasartetan bere izaera bertutetsu gaineratu zuen, beste batzuen ontasuna onartzen zuen bano haiek baino hobea izatea espero izanak onargarriagoa ikusten zuen. Cavendish-ek esan zuen bere handinahiak betiereko fama izatea zela. Bere oroitzapenak idazteko erabakia hartzeagatik kritikatua izatea espero izan zuela ere adierazi zuen. Bere oroitzapenak ez zituen gozamenerako idatzi, ondorengo belaunaldiek bere benetako kontuak ezagutarazteko idatzi zuen. Julio Zesar eta Ovidiok bezala, beraiek oroitzapenak egin zutenez berak ere idatzi behar zituela.  


Poems and Fancies (1653)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poems and Fancies (Poemak eta Fantasiak) Cavendish-ek egindako poema, epistola, eta prosaren baten bilduma bat da. Lan honetan filosofia naturala, atomoak, pertsonifikatutako natura, makro/mikrokosmos, beste mundu batzuk, heriotza, gudua, ehiza, maitasuna, ohorea, eta fama bezalako gaiak azaltzen dira. Batzuetan bere poemek elkarrizketen forma hartzen dute adibidez lurra eta iluntasunaren artekoa, haritz bat eta gizon baten artean eta bakea eta gerraren artean. Poems and Fancies The Animal Parliament ere zuen bere barnean prosa pieza bat zen. Bildumak Cavendish-en pentsamenduekin bukatzen du eta etorkizuneko argitalpenak sustatuz.

Cavendish Autore

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek bilduma bukatzean, aldez aurretik jakitun zen bere idazkera ez zela dotorea eta idatzitakoa kritikatu ahal izango luketela. Zailtasun handiak izan zituen errimak nahi zituen bezala komunikatzeko orduan. Cavendish saiatu zen bere ideiak arrakastaz komunikatzen, hori zen helburu nagusia, ondo komunikatu bere ideiak dotore idaztea baino. Bere lana erabilgarria ez izateagatik kritikatzea ere espero zuen. Honi erantzunez, adierazi zuen bere irakurleen artean, zientzian edo teologian irakasteko ez zuela idatzi,  baina bai bere denbora librea igarotzeko, beste askok baino hobeto erabili zuela gehituz. Cavendish-ek epistoletan eta poemetan zehar idatzi zuen zeini zuzendutako testuak ziren bereziki.

Epistola Dedikatoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aphra Behn eta William Wordsworth egileak bezala, Cavendish-ek bere irakurleari ezagutarazi nahi zion bere hitzaurreetan, epilogoetan eta epistoletan bere filosofiari buruzko ideiak. Cavendish-ek hainbat epistola idatzi zituen Poems and Fancies liburuan. Epistola hauetan, emakume idazle bezala, bere hainbat azalpen emateko erabiltzen zuen, kasu honetan garaiko emakume-idazleak idaztera animatzen ez ziren egoera azaleratuz. Cavendish-ek epistolak erabili zituen irakurleengan zuzentzeko, bere lana nola irakurri behar izango luketen erakusteko eta bere poesiari erantzuteko. Askotan gorespena jasotzea bilatzen zuen jarraitzaileengandik eta isiltasuna eskatzen zuen bere lana gogoko ez zuten horiengandik. Cavendish-ek arreta deitzeko eta ahultasunak zuritzeko epistolak erabili zituen.

Ondorengoa Poems and Fancies  Cavendish-en epistolen hainbat kontu azaltzen dira.

Buruko Ardazketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Cavendish zuzendutako epistola batean, bere ezkon anaia, Cavendish-ek idatzitako poesia konparatu zuen jostearekin eta poesia deskribatu zuen buruko ardazketa bezala. Gizartean emakumeak idatzi bano egokiagoa ikusten zen josten egotea, beretzat aldiz, egokiagoa zen idazten egotea. Hauetako kasu bat da nun Cavendish-ek, emakumeen estereotipoen aurrean atentzioa deitzen duen, non emakumeak idazten egon behar diren eta ez josten. Epistola honetan, Cavendish-ek maiz metaforak enplegatzen zituen bere idazkera zeregin genero-rolak deskribatzeko, jostean adibidez, moda eta amatasunean baita ere. Maiz Cavendish-ek irakurleak bere lana txalotzea erakarri zuen,  benetan ondo dagoela iruditzean hura bere lanean hobetuko litzatekelako.


Andre noble eta duinengana zintzoki argitaratutako epistolan, bere epistola askotan bezala, Cavendish-ek famarekiko bere desira adierazi zuen. Autora ez zegoen arduratuta bere lana goi klaseko jendeari ez gustatzea, beste guztiei gustatzen zitzaion bitartean. Fama zaratarekin lotuz justifikatu zuen jende-multzo izugarriek jarraitzen ziela. Maiz Cavendish-ek babeserako jarrera bat hartzen zuen bere epistoletan, hemen bai emakume eta gizonengatik kritikak espero zituela adierazi zuen bai emakume-idazle eta gizonengatik ere, bera emakume bezala publikoki idazteko harrotasuna zuelako. Nahiz eta hark espero zituen emakumezkoengandik kritikatua izan, emakumezkoen sostengua bai eskatzen du ohorea eta fama irabazi ahal izateko. Huts egin ezkero, bere burua martir bat bezala ikusiko lukeela, emakumeen aldeko aldarrien martira.  

Idazkera eta Famaren Defentsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mistress Toppe bere epistolan, Cavendish-ek idazteko bere arrazoi nagusia famarekiko bere desira zela adierazi zuen. Cavendish-ek bere idazkera ezagutarazi zuen garaiko genero estereotipoak, bano bere famarekiko desira eta femeninotasunaren arteko ezberdintasuna banatzen zituen. Maiz Cavendish-ek bere idazkerari buruz hitz egiten zuen etxeko edo estereotipo femenino jardueren metaforetan bitartean, hemen saiatu zen bere anbizioa femeninoetatik urrunduz bere desira famagatik zuritzea. Bere anbizioa deskribatu zuen perfekziorako, eta gorespenerako bilaketa bat bezala. Idazterakoan eta fama jarraitzerakoan xume eta ohoragarri jarraitu zuela esan zuen, aurrerago nabarmendu zuen bere familia desohoratzeko ez zuela egin apuntatu zuen. Cavendish-ek, bere konfiantzaren iturria famarekiko desiraren bilakaeraren baitan lotzen zuen, inozentziaz bilatzen zuena. Baimenik gabe bere idazkerari dagokionez, Cavendish-ek bere burua zuritu zuen esanez errazago zela barkamen bat eskatzea egindakoa eta gero, aurretik  baimena lortzea baino. Idaztea esamesaka aritzea bano nahiago zuen, emakumeen jarduera komun eta negatibo bat bezala tratatu zuen esamesaka aritzea. Idaztea denbora-pasa bat bezala kontsideratzen zuen.

Cavendish-ek bere erbestean zehar “armairuko dramak”  gaiaren inguruan ikertu zuen bere idazkerari dagokionez eta emakume antzerkigile ezaguna bilakatu zen natura filosofikoari buruzko interesa zuelako.  

Mistress Toppe-k Poems and Fancies epistolen jarraitzaileak idatzi zion Cavendish autoreari nun eta fikzio poetikoan, argibide moralean, iritzi filosofikoan, elkarrizketan, diskurtsoetan eta erromantze poetikoetan bere abilezia goretsi zituen.

Hizkuntza Lengoaia, Jakitea eta Hutsegitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek filosofo naturalentzako zuzenduta gutun bat idatzi zuen prefazio batean. Cavendish-ek adierazi zuen ingelesa izan ezik bestelako hizkuntzarik ez zuela jakin, eta bere ingelesaren jakitea ere mugatua zela, bakarrik " inguruan zehar normalena den horrekin" ohituta zegoen. Bestela esanda, bere filosofo naturalek erabilitako hiztegi teknikoaren jakitea garrantzia kendu zuen. Honela, iritziak eta aurretikoa diren diskurtsoek jakitea falta izan zitzaiola esan zuen. Orduan, berak egindako edozein hutsegite hutsala gutxietsi zuen,  bere testua egiatzat hartzea ez zuela nahi izan esanez. Denbora pasatzeko idazten zuen eta bere lanak ere denbora pasatzeagatik irakurriko zirela espero zuen. Epistola honetan ere prosan idatzitako lanak zergatik egiten zituen azaltzen du.  Bertsoak fikzioa idazteko baliagarriak zirelaren azalpena ere aipatu zuen. Fikzioa idazteko era egokiena dela aipatzen du eta nola denbora-pasatzeko idazten duen, beraz egiarekin zerikusi askorik ez zuen. Horregatik espero zuen hutsuneak izan zezaketela. Cavendish-ek bere lana dibertigarria ez zela onartu zuen eta irakurleak gustuko ez zituen pasarteak ez irakurtzeko gomendatzen zuen.

Denbora Igarotzeko Idatzi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere irakurlearenganako epistolan, Cavendish-ek adierazi zuen haurrik gabe eta, denbora libre askorekin eta ondasunik gabe ere, aisialdirako denbora asko zuela. Baino, ez zen etxeko andre bezala egon, bere denbora idaztera zuzentzen zen. Benetan poesiako laborantza ona zutela esan izanak eta lengoaia finaz idazteak, esaldi egokiez eta hitz garrantzitsuez osatutako zaletasuna zuen. Cavendish-ek barkamena eskatu zuen gaztea izateagatik eta esperientzia gabetasunagatik bere lanean zehar aurkitu ahal izango lituzketen hutsak, eta bakarrik idatzi zuela azaldu zuen bere burua bere senarraren pentsamenduei eta berezko gabeziei buruz arreta galarazteko. Bere liburua haur batekin konparatuz, esan zuen haurraren liburua errugabe, gazte, hezibide oneko eta sentibera zela, eta eskatu zuen irakurleak bere lana kritikatu beharrean, egile/ama kritikatu behar zutela,  ez bazuten gogoko izan. Hala ere, benetan liburua gogoko izan zuten berak fama espero zuela idatzi zuen.

Ulermenean eta Epaian Argibidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere poeten epistoletan, Cavendish-ek apuntatu zuen emakumeek oso gutxitan idazten zutenez gero, bere idazkeraren ekintza horrek barregarri utzi ahal izango luketela.  Bere lana arrazoiaren baitan kritikatzea eskatu zuen eta ez aurreiritziengatik epaitzea. Bere poesia lanean edozein ahultasunarengatik barkamenak eskatu zituen, bere poesian malenkoniatsuetatik alde egiteko idatzi baitzuen eta jarduerarik gabeko denbora betetzeko bakarrik idatzi zuela adieraziz. Ohikoa zen bere idazkeran, txaloa ongietorria eta kritikak zentsuratuak izatea, bere poesia gogoko ez zutenei  isilik egotea gomendatzen zituen. Bere poemak luxuzkoak ziren eta horrela ulertuak izan behar zirela. Gomendatu zuen irakurlea bere poemak irakurtzeko poeta baten laguntza eskatu beharko lukeela. Irakurlea beste behin bere liburuaren harrera positibo batera gidatzean saiatuz, Cavendish-ek ezberdintasun bat egin zuen poeten (poesiaren epaile gaiak) eta errimen (poesiaren epaile akastunak) artean eta ohartarazi zuen jendea bere liburua tontakeria zenik ez esateko, gaizki eraikitako berezko ezjakintasunetik eta gaiztakeriagatik. Berriro famarekiko bere desirara itzuliz, Cavendish-ek apuntatu zuen, poeta zintzo eta bekaizkeriarik gabe bere lana epaituko balu, txalogarria irudituko litzaiokela.

Cavendish-ek irakurleari eskatu zion bere (poemak) astiro irakurtzeko, hitz bakoitzari atentzioa jarri, hitz bakoitza fantasia bat zelako bere baitan. Ohartarazi zuen irakurleei liburuan zehar galdu edo lerrorik ez balute irakurriko lan guztiaren esanahia galduko luketela.

Poemak: Aitzakiak eta Argibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek jarraitu zuen irakasten eta ezagutarazten irakurleari bere poemak nola ulertu beharko lituzkeen. Epistolek erakusten duten gertutasun eta gaiekin duten lotura ikusita, Cavendish-en berezko ikuspuntutik idatzi izana ikusten da. 

Cavendish-en epistola asko bezala, The Poetresses hasty Resolution poeman ere lanean zehar aurkitu daitezkeen hutsegiteengatik barkamenak eskatzen zituen aldez aurretik eta gorespena eskatzen zuen. Poeman, poetak adierazi zuen bere buruarekiko zuen maitasunak eragin zuela bere lanean, hainbeste gogoko zuela iruditu zitzaion fama lortzearen itxaropenak mugitu zuela idazten jarraitzea. Gainera, adierazten du berak jasoko dituen kritiketan pentsatu gabe idazten duela. Poeman azaltzen da bera gogoratzen zuen unea non berak jasotako bisita batean idazteari uztea gomendatzen zioten. Berak idaztea denbora galtzea zela esan zioten, bere lana ez zuen harrera ona izango eta ez zuen bere lana imprimatuko imprimatzaileari dirua galdu ez zezan. Horretaz aparte liburu gehiegi zeudela dagoeneko eta bere lana erre egin beharko lukeela mundua liburu gehiago ez uzteko.

The Poetresses Petition, bere lanak izan zuen harrera negatiboa bere heriotzarekin alderatu zuen. Liburuek halako heriotza sufrituko balute, isiltasuna eskatuko zuen eta, aldarerik edo inskripziorik gabe, ahaztu, eta meritu berriak iritsi arte itxarongo zuela aipatu zuen. Berriro, Cavendish-ek kritika zentsuratuko du eta fama sustatzen du, kritika positibo hezitzailea soilik adierazi beharko litzatekelako.

A True Relation Of My Birth, Breeding and Life (1656)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek “A True Relation of my Birth, Breeding, and Life” argitaratu zuen bere memoria autobiografikoa, Natures Pictures Drawn by Fancies Pencil to the Life lanaren baitan barnebildu zuen 1656[7]an. Memoriak 33 urterekin idatzi zituen, literatur kritikoen artean eztabaida bilakatu dena. Kritikaren alderdi batek dio literarioarentzako Cavendishe-k sinesgarritasuna lortzeko egin zuela non eta gizartearen publikoaren iritzi desegokia zegoen, honen aurrean bere irudia[10] hobetzeko keinua izan zen. Cavendish-ek autobiografia idatzi zuen jendea berari buruz hitz egiten ari zena osatzeko asmoz. Memoriak Cavendish bera estatus soziala, aberastasuna, heziketa, hezkuntza, eta ezkontzarekin lotu zituen. Memorietan Cavendish-ek bere denbora-pasak eta moduak deskribatu zituen, eta berezko nortasunaren kontuak ere azaltzen ditu, bere muturreko pentsamenduak, naturaren kontenplazioa, eta idazkera barne, anbizioa ere azaltzen ditu. Cavendish-ek partekatu zituen ere generoari (portaera egokia eta jarduera), politikari (Versus Monarkikoak Parliamentarians) eta klaseari (zerbitzarien portaera egokia) buruzko bere ikuspegiak.

Cavendish-en memorietan Charles Lucas bere anaiaren biografia motz bat ere ageri da eta bere familiaren biziak zehaztu zituen ere, bere anaia Ingalaterrako Iraultzan komandante onenetarikoa izan zen zein Parliamentariak traiziogatik exekutatu zuten Ingalaterrako Bigarren Independentzia Gerran[11]. Gainera, Cavendish-ek bere familiaren egoera ekonomikoa eta pertsonala azaltzen du zein eta gerra eta egoera politikoen ondoren, lursail eta ondasunen galera izan zuten.

Observations (1666)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-en Filosofia Naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eileen O'Neill-ek Cavendish-en Observations upon Experimental Philosophy  lanaren errebisio bat proposatzen du. O'Neill Cavendish-en filosofia naturala ukatzen duela dio eta Aristotelianismoa eta mekaniko filosofia bezala deskribatuta eta doktrina Estoikoen alde egin zuen. Apuntatu zuen arraroa zela emakumeek filosofia naturalari buruz idaztea hamazazpigarren mendean bitartean, Cavendish-ek sei liburu argitaratu zituela. O'Neill formalki bere burua Cavendish filosofia naturalean kokatzen du. Cavendishengan eragina izan zuen Thomas Hobbes filosofoak. O'Neill-ek uste izan zuen Hobbes-ek eragin garrantzitsua zuela Cavendish-en filosofia naturalean eta apuntatu zuen Cavendish zela Hobbes-en hamazazpigarren-mende-jarraitzaile gutxienetarikoa zuena, zeinek incorporeal arimak naturan ez zirela existitu argudiatu zuen, filosofia materialistaren arabera. 1660ko hamarkadan hasiz, Cavendish bere garaikideen lana serioskiago aztertzen hasi zen. O'Neill-ek halako ikasketa Cavendish haiek beste filosofo natural batzuen horiekin kontrastatuz bere berezko puntuak hobeto eztabaidatzeko ahalbidetu nahi izan zutela iradoki zuen.

Cavendish-en Filosofia Naturalerako Erantzun Kritikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Neill-ek apuntatu zuen Cavendish-en filosofia naturala, eta oro har bere idatzik, bere garaikide askongatik kritikatua izan zela, Samuel Pepys, Henry More eta Virginia Woolf adibidez. Cavendish-en lanak kritika positiboa hartu du eta askok goretsi zuten adibidez filosofia naturalaren gaian non  gizonezkoengatik menderatutako gaia zen garai batean idazteagatik. Aipatzekoa ere da bere gutun eta lan askotan argitaratu zuela bere senarrak idatzitako gorespenak.

Idazkera Moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Observations upon Experimental Philosophy hitzaurrean, Cavendish-ek adierazi zuen espero zuela irakurleak esatea berak modu gaixo eta obsesiboan idazten zuela. Cavendish-ek adierazi zuen, Aristoteles, Zizeron, Homero, eta San Augustin barne, beste askok ondoren ere gaixotasun beraren izan zutela eta gizon ohoretsu zentzudun eta elokuenteen gaixotasuna partekatzea izugarria zela berarentzat. Idaztea beretzat denbora-pasa kaltegabe bat zela aipatu zuen, beste emakume askoren horiekin konparatuta, bere beste idazkeretan bezala, hauetan baieztatu zuen. Bere burua kontraesan batean argi utzi zuen gozamenerako idazten zuela aipatu zuenean, aurreko lanetan ezeztatu izandakoa. Kontraesanetan erori zen horrela. Azkenekoz, Cavendish-ek bere burua zuritu zuen kritikengatik eta filosofia natural batzuei buruzko teoriekiko konpromisoa egiarekiko beharrezkoa den bilaketa beharrezko pauso bat bezalako konpromezua zuela adierazi zuen.

Ikasi vs Umorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurlearenganako epistolan, Cavendish-ek idatzi zuen emakumearen umoreak gizonarena berdindu dezakeela, eta beraz emakumeak gizonak bezain erraz ikasi izan zezakeela. Argudiatu zuen umorea naturala zela, aldiz, jakitea artifiziala zen eta, bere denboran, gizonek zutela aukera gehiago ikasteko emakumeak baino.

Cavendish-ek bere berezko esperientziaren gainetik lan filosofikoak irakurriz idatzi zuela. Lan askok bere ulermena zalantzan jarri zutela aipatu zuen, maiz hitz zailak eta adierazpenak ulertzeko zailak zirelako. Informatu izan da Cavendish-ek idazleak filosofiaren inguruan idazterakoan lengoaia ulerkorra erabiltzeko esan zuela. Cavendish-ek bere posizioari eutsi zion eta termino filosofikoek komunikazio ulerkorra baten arabera mantendu zuen. Komunikazio arrakastatsua posiblea zela uste zuen hizkuntza guztietan eta kritikatu zituela komunikazioa (idazle bereziki ingelesak) zailagoa egiten zuten autore horiei. Bere berezko lanean, Cavendish-ek adierazi zuen, termino zailik ez erabiltzea aukeratu zuela, nahiz eta hark halako terminoak ulertu zituela nabarmendu. Hori egiteko arrazoia izan zen, bere lana hezkuntza kontuan hartu gabe jendearengana eskuragarri izateko helburuarekin egitea zen. Bere helburua zen ideiak argi eta zalantzarik gabe komunikatzea. Bere lana irakurtzean, barruan aurkitu ahal izango lituzketen hutsak gainetik begiratzeko eta irakurleek bere ideia nagusietan kontzentratzeko aukera izateko. Bere epistola askotan bezala, Cavendish-ek bere irakurleari irakatsi zion bere lana nola irakurri eta eskatu zuen irakurleek bere lana ulertzeko osotasunean irakurri beharko luketela eta kritikatu irakurri eta gero, aurreiritzirik gabe.

The Description Of a New World, Called the Blazing World (1666)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-en prosa-ipuina argitaratu zuten 1666an eta 1668an berriro ere. Aldi berean argitaratu zuten bservations upon Experimental Philosophy."

Askok esan izan duten bezala, Silvia Bowerbank eta Sara Mendelsonek ere, lana kritikatuta izan da zientzia-fikzioaren bertsio goiztiar hau eta bertan zientzia, generoa, eta boterea bezalako kontuak ageri dira. Irudimenen versus arrazoia eta filosofia versus fikzioa aztertu zituen. Cavendish filosofia idatzi zuen bere liburuan, zein itxurazko mundu berri bat zehaztu zuen (ez soilik kontinente berri bat baina guztiz bereizitako mundu bat) eta enperatriza bat zegoen bertan. Bere burua hura mundu filosofikoko enperatriza zela aipatu zuen epilogoan. Izatez, Cavendish-en epistolan irakurlearengana hori aipatu zuen, Charles Lehena zegoen bitartean, Margaret lehena edukiko lukete.

CCXI Sociable Letters (1664)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Wilson-ek 1664an argitaratuta, CCXI CCXI Sociable Letters (1664) izan da benetako emakumeek konposatutako bezala gutunen bilduma. Lanaren antolamendua bere beste liburura antzeko da The World's Olio (1655). Gaiak, formak eta letren luzera bezain ezberdin eta askotarikoak dira. Azaltzen diren gaiak ezkontza, gerra, politika, medikuntza, botika, zientzia, Ingalaterrako literatura klasikoa, etab dira. Nahiz eta gutun batzuek pertsonaia batzuk benetako jendea direla adierazten dutela iruditu, adibidez, Thomas Hobbes pertsonaia izan daiteke 173 gutunean eta C-en. R. beharbada Charles II Erregea izanik, horretaz aparte gutun batzuk bai zuzentzen direla benetako jendeari, pertsonaien gehiengoa irudimenak sortutakoa da eta fikziozkoak dira. Uneko elkarrizketa harrigarriak dira eta bizi egoera garaikideari buruzko oharrak eta informazio asko ematen digu.

1662-1668 Antzezlanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-en lan dramatikoen bi bolumen inprimatu zituzten. Jokoak/ Plays (1662), Warren-ek imprimatuak (Londres) ondorengoa barneratzen du:


- "Loves Adventures" ( Maitasun abenturak)

- "The Several Wits" (Hainbat Umore)

- "Youths Glory, and Deaths Banquet" (Gaztaroaren gloria, eta Heriotza-Oturuntza)

- "The Lady Contemplation" (Contemplation Andrea)

- "Wits Cabal" (Umore-Kabala)

- "The Unnatural Tragedy" (Tragedia Ez-naturala)

- "The Public Wooing" ( Limurtu Publikoa)

- "The Matrimonial Trouble" (Ezkontzako Arazoak)

- "Nature's Three Daughters, Beauty, Love and Wit" (Naturaren Hiru Alaba, Edertasuna, Maitasuna eta Umorea)

- "The Religious" (Erlijiosoa)

- "The Comical Hash" (Haxix Komikoa)

- "Bell in Campo" (Campo-ko txirrina)

- "A Comedy of the Apocryphal Ladies" (Apocryphal andereen komedia bat)

- "The Female Academy" (Emakumeen akademia)


Plays, Never Before Printed  (1668) Anne Maxwell-ek (Londres) argitaratua eta dauka:


- "The Sociable Companions, or the Female Wits"

- "The Presence" (Presentzia

- "Scenes" (edited from The Presence)  (Eszenak)

- "The Bridals" (ezkontzak)

-"The Convent of Pleasure" (Plazerraren Komentua)

- "A Piece of a Play" (Antzezlan pieza bat)

Sinesmen Erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoari eta erlijioari buruz Cavendish-en ikuspegia nahiko anbiguoa zen. Bere idazkeretatik, argi ikusten da kristau bat zela baina maiz bere orientazio erlijiosoari ez ziola heldu. Fisikari buruzko bere iritzia esplizituki Jainkoaren existentziako bere sinesmena onartzen du, idatzi zuena hau izan zen " Jainkoarengan sinesten dut  ni ez Ateo izanik." Hala ere, filosofia teologiatik zatitzea bilatzen du, eta beraz Jainkoaren ekintzak bere lan filosofiko askotan eztabaidatzea saihesten du. Bere ikuspuntu teologikoei dagokienez ziurgabetasuna ezohikoa da bere garaiko emakume-idazle batentzat, kontuan izanik lehen emakume modernoen idazkeraren asko orientatu zutela erlijioaren inguruan. Hala ere, Cavendish-ek Jainkoaren existentzia onartu zuen baina " arrazoi naturalak ezin duela hauteman eta ezta immaterialtasunaren ideia bat izan". “Jainkoa izendatzen dugunean, izendatzen dugula” argudiatu zuen.

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavendish-ek argitaratu zituen ere Philosophical Letters (1664)  bilduma Orations (1662) lanaren barruan. Bere lan askok halako kontuei heldu zieten filosofia naturala, generoa eta boterea bezalakoak. Cavendish-en antzezlanak ez ziren inoiz antzerkira eraman, baina geroztik The Convent of Pleasure (1668) bezalako antzezlan-multzo bai antolatu ziren. Cavendish-en lanetan epistolak, hitzaurreak, hitzaurreak eta hainbat epilogo aurki daitezke zeinetan bere lana irakurleari erakusten dion nola irakurri behar duen.  Cavendish-en idazkera kritikatua eta mirestua izan da lanak aurkeztu zuenetik gaur egunerarte.

14 liburu argitaratu zituen:

·        Poems and Fancies (1653)

·        Philosophical and Physical Opinions (1655)

·        Natures Pictures (1656)

·        A True Relation (1656) - autobiografia

·        Playes & Orations of Divers Persons (1662)

·        Philosophical Letters (1664)

·        CCXI Sociable Letters (1664)

·        The Description of a New World, Called the Blazing World (1666)

·        Atomic Poems (1666)

·        The Life of William Cavendish (1667)

·        The Convent of Pleasure (1668)

·        Observations upon Experimental Philosophy (1668)

·        Grounds of Natural Philosophy (1668)

·        Plays, Never Before Printed (1668)

Jaiotzatik Heriotza-arteko Titulu Formalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Lucas (1623-1645) andereñoa

Newcastle-Tyne Ohorezko Markesa (1645-1665)

Newcastle-Tyne-ko Dukesa (1665-1673)

Harrera Kritikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orduko emakume-egile bat izatearen ondorioz, filosofia naturalaren inguruan gizonekin elkarrizketa batean zegoelako eta bere janzkera ezberdinagatik, "Madge Eroa"[12] ezizena ipini zioten, eta bere garaikide asko bere lanak bere bitxikeriengatik ezagutzen zuten. Adibidez, Samuel Pepys eta Akademiako kideak, behin ospetsuki idatzi zuen "emakume zoro, harro eta barregarria zela" komentatu zuen. Dorothy Osbornek, Dukesaren liburuetako bat irakurri eta gero " Bedlam-en jende serioagoa zegoela espero” argitaratu zuen gutun batean. Orokorrean iritzi hori gailentzen zen Dukesaren irakurleen artean. Hala ere, bere miresleak zituen: Mildmay Fane, Westmorland-en Kondea, John Dryden, Kenelm Digby, Henry More haien artean zegoen, eta Joseph Glanvill-ek eta Walter Charleton-ek bere iritziak serioski hartu zituzten eta bere aholkua eskaini zuten. Charles Lamb-ek Sociable Letters irakurtzen gozatu zuen eta bere senarrak, Dukeak egindako biografia ere miretsi zuen.


Bere aurkikuntza edo ikerketa zientifikoei dagokienez, Royal Society-ko kideak zirenak (denak gizonak) ez zuten begi onez ikusten zientifiko hau. Elkarte honek, historian zehar emakume guztiak zientziarako elkarte honetatik kanpo uzten zituenean hari gara. Margaret Cavendish gonbidatu zuten lehen emakumezkoa izan zen, eta ez zen emakumezkorik sartu 1945era arte. Kide batek, John Evelyn-ek, "Poesia, eta filosofia ikasi zezakeen hautagai indartsu bat” kontsideratu zuten. Bathsua Makin feminista adibidez, idatzi zuen batzuek bere ustez "New-castle-eko Dukesa, bere berezko jenioaz, edozein argibide egoki baino, Jantzi-Gizon serio askoren gainetik zegoela" idatzi zuen, eta emakumeak hezkuntza jasoz gero nolakoa izan genezakeen eredua nagusi bat izan zen. Eskuizkribu adierazgarri berriak irakurri zutela iradokitzen du ere eta gutxienez Royal Society-n serio hartzen zuen bertako idazkaria adibidez, Nehemiah Grew, kideak.

Luzaroan bere heriotzaren ondoren, historialari literarioek serioski ez zuten hartzen bere bitxikeriengatik; Virginia Woolf-ek diskurtsoan 1925eko The Common Reader egina Newcastleko Dukesa berraurkitu zuen. Cavendish-en lanetan, Woolf-ek esan zuen "nahiz eta bere filosofiak hutsala izan, eta bere antzezlanak eramanezinak, eta bere bertsoak aspergarriak, Dukesaren benetako barneko suak altxarazten zaituela. Zerbait noble eta kixoteskoa aurki daitezke bere lanean. Bere sinpletasuna hain irekia; bere inteligentzia hain aktibo; maitagarriekin eta animaliekin bere sinpatia hain benetako eta samurra da. Badu iratxo baten distiratasuna, ez-gizaki baten arduragabekeria, krudela da, eta aldi berean bere xarma du”.

Bere bitxikeriagatiko interesik ezaren mendeen ondoren, Margaret Cavendish ezaguna egin zen 1980ko hamarkadan berraurkitzean eta perspektiba  feminista batetik aztertzen hasten direnean; denbora horretan Cavendish-en bederatzi liburu zeuden ikasketa kritikoaren inguruan, 1957an idatzi zuen biografia bat ez zegoen. Bere bitxikeria ikuskera historiko batetik ulertzen saiatu izan da. Fama irabazi du ere zientzia-fikzio idatzi zuen lehen emakumea bezala, zehazki idatzitako lehen nobela utopikoan The Blazing World bere burua txertatzen du liburuan, Margaret Cavendish izendatuta, Mary Sue Trope modernoaren lehenengo adibideetako bat dela diote. Bere antzezlanak ere artearen betaurrekoetatik aztertuak izan dira, berrikiago eta bertako lerroak lausotzen dituzte emanaldiaren eta literaturaren artean, genero-identitateak zalantzan jartzen dituzte, eta genero-arauak iraultzen dituzte.

Interesaren olatu berri honek hainbat komunikabide-proiektu modernoetan eragin du ere Cavendish-en izenean. Lehena Margaret the First Danielle Dutton-ena Margaret-ek egile eszentrikoaren bizia dramatizatzen du eta “zehaztasun buruargiarekin idazten du denbora narratiboan zehar”, “emakume historiko baten bizia irudikatzera” hurbiltzen gaitu. Gainera, Gizarte arloko Digitalak faman eta garrantzian igotzean, hainbat proiektu digitalek Cavendishen lanak gordetzen hasi dituzte. Nazioarteko Margaret Cavendish Sozietateak finkatu zuten “munduan zehar ikasleen arteko komunikazioaren bide bat hornitzeko” helburua zutela eta Cavendish-en presentzia buruzko kontzientzia handitzeko. Cavendish Project Digitalak ere lan egiten du Cavendish-en idazkera webean zeharreko jendearentzat eskuragarri eta irakurgarri egiteko baita ere “ikerketa digitala, imajina-artxiboak, proiektu erudituak, eta irakaskuntza-materialak azpimarratzeko”. 2018ko urtarrilaren 26an, Cavendish Twitter-kontu Digitalak bere hurrengo helburua Margaret Cavendish-en  Lanak biltzea izango litzatekeela jakinarazi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c DIN 86025-3:2010-04, Rohrschellen für den Schiffbau_- Halterungsschellen mit Konsole_- Teil_3: Einlagen. Beuth Verlag GmbH (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  2. a b Cunning, David. (2009-10-16). Margaret Lucas Cavendish. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  3. (Ingelesez) Prakas, Tessie. (2016-02-25). «"A World of her own Invention": The Realm of Fancy in Margaret Cavendish's The Description of a New World, Called the Blazing World» Journal for Early Modern Cultural Studies 16 (1): 123–145.  doi:10.1353/jem.2016.0000. ISSN 1553-3786. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  4. a b c Newcastle, Margaret Cavendish, Duchess of, 1624?-1674.. (2001). Observations upon experimental philosophy. Cambridge University Press ISBN 0511013655. PMC 51067115. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  5. (Ingelesez) Holmes, Richard. (2010-11-21). «The Royal Society's lost women scientists» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  6. «Kathryn Shevelow | For the Love of Animals» kathrynshevelow.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  7. a b c Newcastle, Margaret Cavendish, Duchess of, 1624?-1674.. (2000). Paper bodies : a Margaret Cavendish reader. Broadview Press ISBN 155111173X. PMC 45835097. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  8. Williams, Gweno. (2008-04-15). «Margaret Cavendish, A True Relation of My Birth, Breeding and Life» A Companion to Early Modern Women's Writing (Blackwell Publishing Ltd): 165–176. ISBN 9780470693490. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  9. a b c Cavendish, Margaret, Duchess of Newcastle (1624?–1674). Oxford University Press 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  10. login.prxy4.ursus.maine.edu (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).[Betiko hautsitako esteka]
  11. Firth, Sir Charles Harding (1857–1936). Oxford University Press 2017-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  12. (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2019-05-22). «Duchess of Newcastle Margaret Cavendish» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Margaret Cavendish-en Lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bell in Campo and The Sociable Companions. Ed. Alexandra G. Bennett. Peterborough, ON: Broadview Press, 2002
  • Observations upon Experimental Philosophy'. Ed. Eileen O'Neill. New York: Cambridge UP, 2001
  • Paper Bodies: A Margaret Cavendish Reader. Eds. Sylvia Bowerbank and Sara Mendelson. Peterborough, ON: Broadview Press, 2000. ISBN 978-1-55111-173-5
  • Sociable Letters. Edited by James Fitzmaurice. Peterborough, ON: Broadview Press, 2004
  • The Description Of A New World Called The Blazing World And Other Writings. Edited by Kate Lilley. London: William Pickering, 1992
  • The Convent of Pleasure and Other Plays. Ed. Anne Shaver. Baltimore: The Johns Hopkins Press, 1999
  • Battigelli, Anna. Margaret Cavendish and the Exiles of the Mind. Lexington: University Press of Kentucky, 1998.
  • Boyle, Deborah. The Well-Ordered Universe: The Philosophy of Margaret Cavendish. New York: Oxford University Press, 2018.
  • Clucas, Stephen, ed. A Princely Brave Woman: Essays on Margaret Cavendish, Duchess of Newcastle. Aldershot: Ashgate, 2003.
  • Cottegnies, Line, and Nancy Weitz, eds. Authorial Conquests: Essays on Genre in the Writings of Margaret Cavendish. Cranbury, NJ: Fairleigh Dickinson University Press, 2003
  • Cunning, David. Cavendish. Routledge, 2015
  • Grant, Douglas. Margaret the First: A Biography of Margaret Cavendish Duchess of Newcastle 1623–1673. Toronto: University of Toronto Press, 1957
  • Jones, Kathleen Jones. Margaret Cavendish: A Glorious Fame. The life of the Duchess of Newcastle. London: Bloomsbury: ISBN 0-7475-0071-1, 1988
  • Rees, Emma L. E. Margaret Cavendish: Gender, Genre, Exile. Manchester: Manchester UP, 2004
  • Sarasohn, Lisa. The Natural Philosophy of Margaret Cavendish: Reason and Fancy during the Scientific Revolution. Baltimore, MA: The Johns Hopkins University Press, 2010
  • Walters, Lisa. Margaret Cavendish: Gender, Science and Politics. TOC Cambridge: Cambridge University Press, 2014
  • Whitaker, Kate. Mad Madge: Margaret Cavendish, Duchess of Newcastle, Royalist, Writer and Romantic. London: Chatto and Windus, 2003[1]
  • Akkerman, N. N. W., & Corporaal, M. (2004). Mad Science Beyond Flattery: The Correspondence of Margaret Cavendish and Constantijn Huygens. Early Modern Literary Studies
  • Begley, Justin. "'The Minde is Matter Moved': Nehemiah Grew on Margaret Cavendish." Intellectual History Review 27, no.4 (May 2017): 493-514.
  • Boyle, Deborah. "Fame, Virtue, and Government: Margaret Cavendish on Ethics and Politics." Journal of the History of Ideas 67, no. 2 (April 2006): 251–289.
  • Boyle, Deborah. “Margaret Cavendish on Gender, Nature, and Freedom.” Hypatia 28, no. 3 (Summer 2013): 516–32.
  • Boyle, Deborah. “Margaret Cavendish on Perception, Self-Knowledge, and Probable Opinion.” Philosophy Compass 10, no. 7 (July 2015): 438–450.
  • Boyle, Deborah. "Margaret Cavendish's Nonfeminist Natural Philosophy." Configurations 12 (2004): 195–227.
  • Detlefsen, Karen. “Atomism, Monism, and Causation in the Natural Philosophy of Margaret Cavendish.” In Oxford Studies in Early Modern Philosophy, Vol. III, pp. 199–240. Edited by Daniel Garber and Steven Nadler. Oxford: Clarendon Press, 2006.
  • Detlefsen, Karen. “Margaret Cavendish and Thomas Hobbes on Reason, Freedom, and Women.” In Feminist Interpretations of Thomas Hobbes, pp. 149–168. Edited by Nancy J. Hirschmann and Joanne H. Wright. University Park: Pennsylvania State University Press, 2012.
  • Detlefsen, Karen. “Margaret Cavendish on the Relation between God and World.” Philosophy Compass 4, no. 3 (2009): 421–438.
  • Detlefsen, Karen. “Reason and Freedom: Margaret Cavendish on the Order and Disorder of Nature.” Archiv für Geschichte der Philosophie 89, no. 2 (2007): 157–191.
  • Dodds, Lara. "Margaret Cavendish's Domestic Experiment." Genre and Women's Life Writing in Early Modern England. Ed. Michelle M. Dowd and Julie A. Eckerele. Hampshire: Ashgate, 2007. 151–168.
  • Graham, Elspeth. "Intersubjectivity, Intertextuality, and Form in the Self-Writings of Margaret Cavendish." Genre and Women's Life Writing in Early Modern England. Ed. Michelle M. Dowd and Julie A. Eckerele. Hampshire: Ashgate, 2007. 131–150.
  • James, Susan. "The Philosophical Innovations of Margaret Cavendish." British Journal for the History of Philosophy 7, no. 2 (1999): 219–244.
  • Kegl, Rosemary. ‘“The World I Have Made”: Margaret Cavendish, feminism and the Blazing World’’, Feminist Readings of Early Modern Culture: Emerging Subjects. Edited by Valerie Traub, M. Lindsay Kaplan, and Dympna Callaghan. Cambridge: Cambridge University Press, 1996, pp.119–141.
  • Fitzmaurice, James. "Fancy and the Family: Self-characterizations of Margaret Cavendish." Huntington Library Quarterly 53.3 (1990): 198–209.
  • Fitzmaurice, James. "Margaret Cavendish on Her Own Writing: Evidence from Revision and Handmade Correction." PBSA 85.3 (1991): 297–308.
  • Mendelson, Sara Heller. ‘Margaret Cavendish, Duchess of Newcastle’, The Mental World of Three Stuart Women. Brighton: Harvester, 1987, pp. 12–61.
  • Masten, Jeffrey. "Material Cavendish: Paper, Performance, 'Sociable Virginity.'" Modern Language Quarterly 65.1 (2004): 49–68.
  • Mayer, Gertrude Townshend. "Margaret Cavendish Duchess of Newcastle." Women of Letters. Vol. 1. London: Richard Bentley & Son, 1894.
  • Paloma, Dolores. Margaret Cavendish: Defining the female self. Women's Studies 1980 7.
  • Price, Bronwen. "Feminine Modes of Knowing and Scientific Inquiry: Margaret Cavendish's Poetry as Case Study." Women and Literature in Britain, 1500–1700. Ed. Helen Wilcox. Cambridge: Cambridge University Press, 1996. 117–142.
  • Special issue on Margaret Cavendish, In-between: Essays & Studies in Literary Criticism, Vol. 9, 2000.
  • Special Issue on Margaret Cavendish, Women's Writing, Vol. 4, No.3, 1997
  • Wallwork, Jo. "Disruptive Behaviour in the Making of Science: Cavendish and the Community of Seventeenth-Century Science." Early Modern Englishwomen Testing Ideas. Ed. Jo Wallwork and Paul Salzman. Surrey: Ashgate, 2011. 41–54.
  • Whitemore, Clara H. "Margaret Cavendish." Woman's Word in English Fiction: From the Restoration to the Mid-Victorian Period. New York and London: G. P. Putnam's Sons, 1910.
  • Woolf, Virginia. The Duchess of Newcastle’, ‘The Common Reader’ in The Essays of Virginia Woolf, Volume IV, 1925–1928. Edited by Andrew McNeillie. London: Hogarth Press, 1994, pp. 81–90.

Gehiago Sakontzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Barnes, Diana G. "Epistolary Restoration: Margaret Cavendish's Letters." Epistolary Community in Print, 1580–1664. Surrey: Ashgate, 2013. 137–196.
  • Bennett, Alexandra G. "'Yes, and': Margaret Cavendish, the Passions and hermaphrodite Agency." Early Modern Englishwomen Testing Ideas. Ed. Jo Wallwork and Paul Salzman. Surrey: Ashgate, 2011. 75–88.
  • D'Monte, Rebecca. "Mirroring Female Power: Separatist Spaces in the Plays of Margaret Cavendish, Duchess of Newcastle." Female Communities 1600–1800: Literary Visions and Cultural Realities. Ed. Rebecca D'Monte and Nicole Pohl. New York: MacMillan, 2000. 93–110.
  • Donawerth, Jane. "The Politics of Renaissance Rhetorical Theory by Women," in Political Rhetoric, Power, and Renaissance Women, ed. C. Levin and P.A. Sullivan, pp. 257–72. Albany: SUNY Press, 1995.
  • Ezell, Margaret J. M. Writing Women's Literary History. Baltimore: The Johns Hopkins University Press, 1996.
  • Findlay, Alison, Gweno Williams, and Stephanie J. Hodgson-Wright. "'The Play is ready to be Acted': women and dramatic production, 1570–1670." Women's Writing 6.1 (1999): 129–148.
  • Greenstadt, Amy. "Margaret's Beard." Early Modern Women: An Interdisciplinary Journal 5 (2010): 171–182.
  • Jankowski, Theodora. A. "Pure Resistance: Queer(y)ing Viriginity in William Shakespeare's Measure for Measure and Margaret Cavendish's The Convent of Pleasure." Shakespeare Studies 26 (1998): 1–30.
  • Kellett, Katherine R. "Performance, Performativity, and Identity in Margaret Cavendish's The Convent of Pleasure." SEL 48.2 (2008): 419–442.
  • Lilley, Kate. "Blazing Worlds: Seventeenth-Century Women's Utopian Writing." Women's Texts and Histories 1575–1760. Eds. Clare Brant and Diane Purkiss. London: Routledge, 1992. 102–133.
  • Masten, Jeffrey. Textual Intercourse: Collaboration, Authorship, and Sexualities in Renaissance Drama. Cambridge: Cambridge University Press, 1997.
  • Pasupathi, Vimala. "New Model Armies: Re-contextualizing The Camp in Margaret Cavendish's Bell in Campo." ELH 78 (2011): 657–685.
  • Stanton, Kamille Stone. '‘An Amazonian Heroickess’: The Military Leadership of Queen Henrietta Maria in Margaret Cavendish's Bell in Campo (1662).' Early Theatre 10.2 (2007): 71–86.
  • Stark, Ryan. "Margaret Cavendish and Composition Style." Rhetoric Review 17 (1999): 264–81.
  • Sutherland, Christine Mason. "Aspiring to the Rhetorical Tradition: A Study of Margaret Cavendish,"in Listening to Their Voices, ed. M. Wertheimer, pp. 255–71. Columbia, SC: University of South Carolina Press, 1997.
  • Sutherland, Christine Mason. "Margaret Cavendish, Duchess of Newcastle," in The Dictionary of Literary Biography, Volume 281: British Rhetoricians and Logicians, 1500–1660, Second Series, pp. 36–47. Detroit: Gale, 2003.
  • Tomlinson, Sophie. "'My Brain the Stage': Margaret Cavendish and the Fantasy of Female Performance." Women's Texts and Histories 1575–1760. Eds. Clare Brant and Diane Purkiss. London: Routledge, 1992. 134–163.
  • Traub, Valerie. The Renaissance of Lesbianism in Early Modern England. Cambridge: Cambridge University Press, 2002.
  • Wynne-Davies, Marion. '"Fornication in My Owne Defence': Rape, Theft and Assault Discourses in Margaret Cavendish's The Sociable Companion." Expanding the Canon of Early Modern Women's Writing. Ed. Paul Salzman. Cambridge: Cambridge Scholars Publishing, 2010. 14–48.

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margaret Cavendish Aldatu lotura Wikidatan