Manuela Zubiaurre
Manuela Zubiaurre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1837 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1916 (78/79 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Manuela Frantziska Zubiaurre Erroitzenea[1][2][3], Doña Manuela Bertsolari[3] izengoitiaz ezaguna (Tolosa, 1837 – 1916[3]), bertsolaria izan zen. Emakume bertsolari lehenengoetariko bat kontsideratzen da[4].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosan jaio zen[3]. Gurasoak Sebastian Zubiaurre Areta eta Manuela Josefa Erroitzenea Telletxea izan ziren[1].
1854 edo 1855ean Jose Maria Iparragirre ezagutu zuen[2]. Zugana Manuela bertso-sorta Zubiaurreri eskainia dagoela uste da[2][5]. Bertsio batzuen arabera, benetan maitasun-harreman batean zeuden[6] edo Manuelak uko egin zion[5].
1862ko uztailaren 1ean Vicente Arregi Agirre gozotegiko jabearekin ezkondu zen[4][7]. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Pia Fernanda[8], Genoveva Maria Manuela[9], Isabela Klotilde Simona[10], Fernando[11], Felizia Manuela[12], Alberto[13], Maria Magdalena Tomasa[14], Juan Elias[15] eta Angela Ignazia[16].
Antonio Zavalak Manuela Zubiaurre aipatu zuen Oiartzungo beste lau bertsolari liburuan:
« | Tolosan ere izan omen zan, garai batean, Manuela bertsolaria zioten bat. | » |
—[17] |
Manuela Zubiaurreren bat-bateko sorkuntzarik ez da gelditu, bere bertso-paperak ere ez dira argitaratu[3].
Lekukotasun batzuen arabera, Bertsolari izengoitia baino ez zen:
« | Zenbait adiskide ni baño zarragoai galdetu izan diet ea iñoiz Doña Manuela ura bertsotan ari zala entzun izan zien; edota beste norbaitek ikusita entzute ori ote zuten. Ezetz erantzun didate, ‘bertsolarinekoak’ etxe artan bizi ziranak artzen zuten izengoitia omen zan. | » |
—[18] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Manuela Francisca, Zubiaurre, Erroicenea» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ a b c Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 42 or..
- ↑ a b c d e «Manuela Zubiaurre» BDB Bertsolaritzaren datu-basea.
- ↑ a b Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 43 or..
- ↑ a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2020). «Absentziaren balada» Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) Arana Martija, José Antonio. (1987). Iparraguirre, cantor de Euskal Herria. in: Iparragirre. Euskaltzaindia, 102 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Índice digital de la Partida de matrimonio de: Vicente, Arregui, Aguirre con Manuela Francisca, Zubiaurre, Erroicerenea» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pia Fernanda, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Genoveva Maria Manuela, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Isabela Clotilde Simona, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fernando, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Felicia Manuela, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alberto, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maria Magdalena Tomasa, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juan Elias, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Angela Ignacia, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
- ↑ Zavala, Antonio. (1974). «Martzelina Lopetegi Olaiz (1864–1930)» Oiartzungo beste lau bertsolari. Tolosa: Sendoa, 105 or. ISBN 84-7158-072-1..
- ↑ Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 41 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |