Edukira joan

Manuel Gurrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Gurrea
Bizitza
JaiotzaErriberri, 1790
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAndoain1837ko maiatzaren 29a (46/47 urte)
Hobiratze lekuaIngelesen hilerria (Donostia)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Iberiar Penintsulako Gerra

Manuel Gurrea (Erriberri, 1790 - Andoain, 1837ko maiatzaren 29a) nafar militarra izan zen, Lehen Karlistaldian parte hartu zuena. 1834ko abenduaren 15ean Arkijasko lehenengo guduan isabeldar zutabeetako bat zuzendu zuen. 1837ko maiatzaren 29an hil zen, Esparterok Errege espedizioa jarraitzeko Donostiatik Andoainerako agindutako erasoan. Urgull mendian lurperatu zuten, Ingelesen hilerrian.

Frantsesadan gerrilari talde baten buru jarri zen hasieratik, Uxueko priorearen agindupean. Xabier Minak Nafarroako gerrilak antolatu zituenean berarekin bildu zen, baita gero Espoz Mina osabarekin ere. Espozen konfiantzazko guardiaren buru izan zen Gurrea, gero Nafarroako Ehiztarien Erregimentua izango zena.

Espoz Minaren 1814ko altxamendu liberalean parte hartu ondoren Frantziara atzerriratu behar izan zuen. Hirurteko liberalean itzuli zen armadan koronel modura ezartzeko. 1823an San Luisen 100.000 semeen aurka borrokatu zuen, berriro ere porrotak atzerrira bidaliz. Oraingoan Londresera joko du, bere lagun Espoz Minarekin batera.

1830eko eraso liberalean ere parte hartu zuen, Espoz Nafarroatik sartu zenean, berak ahalegina Aragoi aldetik egin zuen.

Karlistadak eztanda egin zuenean armada liberalean komandante bezala engaiatu zen. Borroka ugaritan parte hartu ostean Andoaingo Santa Kruz zubian eraila izan zen[1].

1835.eko maiatzean karlistek Errege espedizioa hasi zutenean armadaren gehiengoa Madrilera zuzenduz, Esparterok Donostiatik eraso egin zuen Don Carlosen atzetik. Liberalak Andoainera iritsi zirenean geratzen ziren karlistek eutsi egin zuten erasoa. Bertan erori zen Erriberriko militar liberala.

Bere gorpua Britainiar Legioak Urgullen zuen hilerrian lurperatu zuten. Egun bere hilobian irakur daiteke:

« Al Mariscal de Campo D. Manuel Gurrea muerto en los campos de Andoain el 29 de mayo de 1837, su esposa, sus hijos, su amigo el General Lacy Ewans »


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «XIX. MENDEKO albuma» www.albumsiglo19mendea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]