Lombardiako Giroa
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1905 | ||
Ekitaldi kopurua | 118 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Urr) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Italia | ||
Antolatzailea | RCS MediaGroup | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tadej Pogačar | ||
Garaipen gehien lortu duena | Fausto Coppi (5 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Lombardiako Giroa | |||
Dokumentazioa |
Lombardiako Giroa (ofizialki Giro di Lombardia) 1905etik Italiako Lombardia eskualdean urrian ospatzen den txirrindularitzako klasiko bat da. Hildako hostoen klasikoa bezala ezagutzen da udazkenean ospatzen delako.
Monumentu ziklista bezala ezagutzen diren bost lasterketetako bat da Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra eta Lieja-Bastogne-Liejarekin batera.
Lehen Mundu Gerrak ez zuen klasiko hau ospatzea eragotzi, bai ordea Bigarren Mundu Gerrak 1943 eta 1944an.
Jada desagertua den Munduko Txirrindularitza Kopako (1989-2004) azken proba izan zen, baita 2005 eta 2007 arteko UCI ProTourreko eta 2009tik honako UCI World Tourreko azken proba ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen edizioa 1905ean ospatu zen eta Milan-Milan deitu zen. 1907an bere egungo izena jaso zuen. Probaren ibilbidea askotan aldatu da. Milan, Sesto San Giovanni, Bergamo, Varese, Monza eta Cuneo lasterketa honetako hasiera eta amaiera izan dira. 2004an Suitzako Mendrision hasi eta Italiako Como hirian amaitu zen. Lonbardiako Giroko igoerarik ospetsuena Maddona del Ghisallo da. Bere tontorrean museo bat duen aldare bat dago, txirrindularitza eta erlijioari buruzko argazki eta objektuak dituena.
Proba hau aldi gehiagotan irabazi duen txirrindularia Fausto Coppi italiarra da, bost garaipenekin (horietatik lau jarraian) eta bigarrena Alfredo Binda da, laurekin. Hiru aldiz irabazi dutenak Costante Girardengo, Gaetano Belloni, Gino Bartali, Sean Kelly eta Damiano Cunego dira.