Edukira joan

Logos

Wikipedia, Entziklopedia askea

Logos (antzinako grezieraz: λóγος) greziar jatorriko hitza edo kontzeptua da, "hitza", "adierazpena", "pentsamendua", "kontzeptua", "diskurtsoa", "arrazoia", "adimena", "Jainkoa", eta beste hainbeste itzulpen izan dituena. Esanahi horiez gainera, beste batzuk ere gehitu dira: "legea", "printzipioa", "araua".

Heraklitorentzat Logosa mundua gobernatzen duen arrazoi unibertsala da eta posible egiten du ordena bat, justizia bat, patu bat. San Agustinentzat Logosa Jainkoaren Hitza da, bere baitan gauza guztien betiereko ideiak dituena. Kristautasunean Logosa, Hitza, Jesukristo da, berak adierazten baitu Jainkoaren nahia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Logos