Edukira joan

Livia Veloz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Livia Veloz
Bizitza
Jaiotza1889
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1980 (90/91 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Livia Veloz (Santo Domingo, 1889-1980) dominikar maistra, poeta eta feminista izan zen, emakumeen sufragiorako eskubideen aldeko borrokan aitzindarietako bat izateagatik ezaguna.[1][2]

Veloz Santo Domingo hirian jaio zen 1889an.Beste emakume batzuekin batera, Dominikar Ekintza Feminista eratzen lagunduz ekin zion bizitza politikoari. Ikasgeletan irakasteko liburuak eta eduki sozial eta patriotikoko olerkiak idatzi zituen.Livia, Dominikar Errepublikako feminismoaren aitzindaria izan zen. Nosotras Kluba osatzen lagundu zuen. Haien lokala El Conde kalean zegoen, Isabel Katolikoaren kantoian, Cristobal Colon parkearen parean.[3]

Nosotras Klubeko kide gisa parte hartu zuen. Erakunde hori emakume intelektualek eta artistek sortu zuten, eta helburu nagusia jarduera soziokulturalak zabaltzea zen, emakume dominikarren kolektiboa kontzientizatzen laguntzeko.[3] Pinturan, musikan eta era guztietako arte-, kultura- eta adimen-adierazpenetan lan egiten zuten emakumeen saio berri horren lehen lehendakaria Abigaíl Mejia feminista izan zen. Haren helburuetako bat kultura-jarduerak zabaltzea izan zen, emakumeen protagonismoarekin, eta arreta berezia jarri zuen pentsamendu independenteagoa eratzean, arte-elementuak emandako magiaren azpian, samurtasuna galdu gabe. Herri-sektoreetako emakumeen prestakuntzan ere aritzen ziren.[4]

Lehenengo Zuzendaritza Batzorde Nagusia egin zenean, Veloz izan zen elkartearen ordezkaria San Pedro de Macorisen.

Velozek 1977an idatzi zuen Dominikar Errepublikako Feminismoaren Historia.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Historia» serafin.edu.do.
  2. Diario, Listin. (16 de mayo de 2017). «El sufragio femenino» listindiario.com.
  3. a b usuariobackup. «Empoderamiento político de la mujer en República Dominicana» Observatorio Político Dominicano.
  4. «Abigail Mejía - República Dominicana Live ! - Los Personajes Históricos de la República Dominicana.» www.republica-dominicana-live.com.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]