Les Visiteurs (1993ko filma)
Les Visiteurs (euskaraz: «Bisitariak») 1993ko Jean-Marie Poiré frantziar zinema zuzendariaren film komikoa da. Bertan, Christian Clavier, Jean Reno, Valérie Lemercier eta Christian Bujeau aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi César Sarietarako izendapen jaso zituen arren, bakarra irabazi zuen: Emakumezko aktore onenarena (Valérie Lemercier).
1993an estreinatu eta Frantziako azken 20 urteetako film arrakastatsuena izan zen. Filmeko fikziozko Erdi Aroko Montmiraileko gaztelua girotzeko, Beynaceko gaztelua eszenariotzat erabili zen; egungo Montmiraileko gaztelua girotzeko, berriz, Ermenonvilleko gaztelua. Filmean agertzen diren autoetako matrikulen zenbakiak ikusirik, Auden (11: Carcassonne hiriko alde zaharrean gazteluaren eszena ugari filmatu ziren) eta Oisen (60: Courtepaille jatetxearen eszena Cergy udalerrian hartu zen) filmatu zela ikus daiteke. Bi departamendu horiek Frantziako mutur banatan egoteak bitxia dirudien arren, filmari adi egon ezkero, zenbait eszenatan auto bera bi departamendu horietako bi matrikularekin ere agertzen dela jabe gaitezke.
1997an Les Couloirs du temps: Les Visiteurs 2 jarraipena izan zuen, bai eta 2001eko Les Visiteurs en Amérique izeneko estatubatuar-frantziar berregokitzapena ere.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko Frantziako Erresumako bi pertsonaia xelebre aztikeriaz XX. mendearen amaierara lekualdatuak izan dira. Garai berrietan eta arrotz zaien munduan erabat galduta daudenez, nola edo hala euren berezko garaira itzultzen saiatzen ari dira. Era berean, Erdi Aroko beren ohiturak eta jokamoldeak XX. mendekoei harrigarriak iruditzen zaizkie eta sekulako egoera bitxi eta barregarriak sortu dituzte.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christian Clavier: Potroso alproja (frantsesez, Jacquouille la Fripouille)
- Jean Reno: Godofredo Papincourt-ekoa, Montmirail-eko kondea
- Valérie Lemercier: Frenegonda Pouille-ekoa / Beatriz Montmirail-ekoa
- Christian Bujeau: Jean-Pierre Goulard
- Marie-Anne Chazel: Ginette eskalea
- Isabelle Nanty: Fabienne Morlot
- Gérard Séty: Edgar Bernay
- Didier Pain: Luis VI.a
- Jean-Paul Muel: Gibon gendarmea
- Arielle Séménoff: Jacqueline
- Michel Peyrelon: Édouard Bernay
- Pierre Vial: Eusebip Aztia / Ferdinando jauna
- François Lalande: apeza
- Didier Bénureau: Beauvin doktorea
- Frédéric Baptiste: Freddy
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les Visiteurs filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1993ko filmak
- Jean-Marie Poiréek zuzendutako filmak
- Christian Clavierrek idatzitako filmak
- Jean-Marie Poiréek idatzitako filmak
- Jean Renok antzeztutako filmak
- Christian Clavierrek antzeztutako filmak
- Valérie Lemercierrek antzeztutako filmak
- Marie-Anne Chazelek antzeztutako filmak
- Isabelle Nantyk antzeztutako filmak
- Katja Weitzenböckek antzeztutako filmak
- Michel Scourneauk antzeztutako filmak
- Michel Peyrelonek antzeztutako filmak
- Didier Bénureauk antzeztutako filmak
- Pierre Aussedatek antzeztutako filmak
- Claire Magninek antzeztutako filmak
- Jean-Paul Muelek antzeztutako filmak
- Anna Gaylorrek antzeztutako filmak
- Jean-Pierre Clamik antzeztutako filmak
- Alain Terzianek ekoitzitako filmak
- Frantziako filmak
- Umorezko filmak
- Fantasiazko filmak
- Denbora-bidaiei buruzko filmak
- XII. mendean girotutako filmak
- 1992an girotutako filmak
- Frantzian girotutako filmak