Lennart Carleson
Itxura
Lennart Carleson (Stockholm, 1928ko martxoaren 18a) suediar matematikaria da. 1950ean doktoregoa eskuratu zuen Uppsalako Unibertsitatean, eta hango irakasle izan zen 1955etik aurrera. Ekarpen garrantzitsuak egin dizkio Fourierren analisiari eta analisi konplexuari. Horrez gainera, Bochner-Rieszen batezbestekoei buruzko emaitza garrantzitsuak lortu ditu, baita Hènonen aplikazioei buruzkoak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.