Edukira joan

Lella Lombardi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lella Lombardi

(1975)
Bizitza
JaiotzaFrugarolo1941eko martxoaren 26a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1941eko martxoaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1992ko martxoaren 3a)
HeriotzaMilan1992ko martxoaren 3a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua eta 1 Formulako gidaria

Maria Grazia "Lella" Lombardi (Frugarolo, Italia, 1941eko martxoaren 26a - Milan, Italia, 1992ko martxoaren 3a) italiar gidaria izan zen. 1 Formulan parte hartu zuen emakumea izan zen.[1]

1 Formulako historian bost emakumeetako bat (María Teresa de Filippis, eta Giovanna Amati italiarrak, Divina Galica britainiarra, Desiré Wilson hegoafrikarra, eta bera).[2]

17 Sari Nagusi jokatu zituen guztira, eta 1974ko Britainia Handiko Sari Nagusian egin zuen debuta. 1975eko Espainiako Sari Nagusian seigarren postua eta 0,5 puntu lortu zituenez, kategoriako lehia ofizial batean puntuak lortu zituen emakume bakarra izan zen.[3][4]

Bere burua lesbiana gisa identifikatu zuen.[5] 51 urte bete baino lehentxeago hil zen, minbiziak jota.[6]

Urtea Auto taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 Kok. Puntuak
1974 Allied Polymer taldea ARG BRA RSA ESP BEL MON EES ZED FRA GBRDNQ GO AUT CAN ABI AEB NC 0
1975 March engineering ARG BRA RSARet AE6 MONDNQ BELRet SWERet NED14 FRA18 GBRRet GER7 IIS17 ITARet 21.a 0.5
Frank Williams Racing Cars USADNS
1976 Lavanzza March BRA14 RSA USW ESP BEL MON EES FRA NC 0
RAM Racing with Lavazza GBRDNQ GERDNQ IIS12 ZED ABI CAN AEB JPN
Iturria:[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Lella LOMBARDI • STATS F1» www.statsf1.com.
  2. (Gaztelaniaz) «Las cinco precursoras» Diario AS 2009-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. «Lella LOMBARDI • STATS F1» www.statsf1.com.
  4. País, Ediciones El. (4 de marzo de 1992). Murió Lella Lombardi. ISSN 1134-6582..
  5. Richards, Giles. (2024-07-15). Former Formula One driver Ralf Schumacher comes out as gay. ISSN 0261-3077..
  6. País, Ediciones El. (4 de marzo de 1992). Murió Lella Lombardi. ISSN 1134-6582..
  7. «Lella LOMBARDI • STATS F1» www.statsf1.com.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]