Letoi
Letoi | |
---|---|
Konposizioa | kobre eta zink |
Mota | kobre-aleazio |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 8.560 kg/m³ (20 °C, solido) |
Eroankortasun termikoa | 121 W/(m K) |
Fusio-puntua | 932 °C |
Kristalografia | |
Sistema kristalinoa | kristal-sistema kubiko |
Identifikatzaileak |
Letoia metal aleazioa da, kobrez eta zinkez osatutakoa.[1] Kobre eta zink proportzioak aldakorrak izan daitezke. Kobre hutsak baino propietate mekaniko hobeak izaten dituzte aleazio horiek, hala nola harikortasuna eta xaflagarritasuna.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzina letoi hitzak zenbait brontze mota adierazteko erabiltzen zen arren, gaur egun eztainua osagai nagusitzat duten kobre aleazioei brontze deritzaie eta ez letoi.
Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Letoiaren propietateak asko alda litezke kobre eta zinkaz gain izan ditzakeen beste zenbait metalen arrastoak direla-eta, metal horien proportzioa txikia bada ere. Batzuk hotzean soilik landu daitezke, beste batzuk gori daudenean besterik ez, eta bada inolako tenperaturatan landu ez daitekeenik. Orohar letoi mota guztiak hauskor bihurtzen dira urtze tenperaturatik hurbil daudenean.
Dentsitatea konposizioaren araberakoa bada ere, eta artean egoten da.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Letoia ekoizteko zinka eta kobrea batera urtzen dira fundizio labe batean. Lingoteak hotz daudean lantzen dira xaflak eta barrak egiteko. Xaflak eta barrak hagaxkak lortzeko landu daitezke, eta hagaxkek, luzapen prozesuak medio, kablea eta alanbrea ekoizteko balio dute.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabilpen anitz du, armagintzatik hasi musika tresnen fabrikazioraino; baterien txindatak, adibidez, letoizkoak izan ohi dira. Kondentsadore hodietan eta terminal elektrikoetan erabili ohi da. Industrian baliagarria da kolpatzean txinpartik ez sortzeko duen gaitasuna, metal askok ez dutena. Aspaldi azofar eta kobre horia izenak ematen zitzaizkion, eta erromatarrek zenbait txanpon egiteko erabiltzen zuten.