Kaixo Euskaldunaa! Jartzen ari zaren abesti askoren letrak copyrighta duela esnago nuke. Ezin da egile eskubiderik urratu letra osoak jartzen. Bai, ordea, letra horien analisia egin, erreferentzia egokiak topatuz gero. -Theklan · · 00:23, 4 urtarrila 2019 (UTC)
Gabon, Theklan. Gaur jada berandu denez ezin dituk hitzak ezabatu, bihar ezabatuko ditut.
Arratsalde on Euskaldunaa, garrantzizkoa da mapak euskaraz edukitzea, eta horiek kategoria batean edukitzea, Commonseko labirintoan inor etsipenez gal ez dadin, bereziki azterlanetarako material bila dabiltzan ikaslea gazteak. Ikusi dut zenbait mapa euskaraz jarri dituzula, eta eskerrik asko horregatik! Nolanahi ere, bot eraginkor baten faltan, euskarazko mapen kategoria eskuz hornitzen joan behar gara. Beraz, ondo legoke ahal baduzu horretan laguntzea. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 17:56, 13 urtarrila 2019 (UTC)
Arratsaldeon, Iñaki LL. Bai, batzun batzuk egin ditut, baina orain nire wikipedialari jarduera zenbait artikuluren sorrera kenduta Eskoziako udalerri guztien euskarazko artikuluak sortzeko proiektuan buru belarri jarria daukat. Goraintziak. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:05, 13 urtarrila 2019 (UTC)
Bai, eskerrik asko horregatik. Lan eskerga dudarik gabe, ekarpen handia EU WPrentzat; esan nizun, bestalde, nire iritzia zein zen. Baina horrez aparte, noizbait mapa horiekin lan eginez gero, ondo legoke kategoria hori jartzea, erraza da. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 18:25, 13 urtarrila 2019 (UTC)
Arratsalde on Euskaldunaa! Oker ez banabil, zu zara efemerideak kudeatzen dituena. Artikulu honetan ikusten denez ("1794ko martxoaren 3an (haizekorraren 13an), mandatari horiek ignoble ("doilor") izendatu zituzten Sara, Itsasu eta Azkaine", eta lapurtarren deportazioari hasiera eman, Konbentzioaren Gerran; beraz, 225. urteurrena dugu. Hori ez badago, sartzerik? Eskertuko nizuke. Ondo izan Iñaki LL (eztabaida) 15:21, 2 martxoa 2019 (UTC)
Kaixo Euskaldunaa, Ohartu naiz Txetx Etxeberriri buruzko artikulua arras laburra dela. Frantsesezko wikipédiakoa askoz luzeagoa da. Frantsesezkoa arazorik gabe itzul dezaket euskarara, baina ez nuke zure lana suntsitu nahi. Nola egin frantsesezkoaren itzulpena euskarazkoa txertatzeko? Laster arte,-Bankarra (eztabaida) 22:55, 28 urria 2020 (CET)
Dagoeneko artikuluan dagoen testua utzi nahiko nuke, baina kontua da frantsesetik zuzenean itzultzeko aukera erabiltzeko, dagoen artikulua gainidatzi behar dudala. Nolabait suntsitu, beraz. Baina aukera bat ikusten dut: hor dagoen testua beste nonbait kopiatu, eta gero artikulu berrian itsatsi. Oraingoan, testu gutxi dagoenez, zailtasunik ez. Baina artikulu osatuagoen kasuan, jakin nahiko nuke aukerarik badenetz itzulpen automatikoa horrela sortzeko, dagoen artikulua gainidatzi gabe, osatuz baizik. Ez dakit oso argi izan naizen... Egon pixkor! -Bankarra (eztabaida) 14:24, 29 urria 2020 (CET)
-Bankarra (eztabaida) 14:29, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]