lehen mailakoa: laktasarik eza sortzetikoa denean (urria Europan) edo haurtzarokoa (5 urtetik aurrerakoa, laktasak bere jarduera fisiologikoa galtzen duenean). Jasanezintasun-mota hau esnea hartzen ez duten gizarte eta erkidegoetan agertzen da, Afrika eta Asiako eremu zabaletan, adibidez. Gehienetan faktore genetikoak daude jasanezintasun honen atzean.
bigarren mailakoa: hesteetako patologia batzuen ondorioz sortutakoa. Urdail-hesteetako infekzioak, heste muki-mintzari kalte egiten dioten botikak eta hesteetako beste gaitz batzuk (gaixotasun zeliakoa, minbizia, fibrosi kistikoa...) laktasa ekoizten duen heste-meharraren paretarentzat kaltegarriak dira. Jasanezintasun-mota hau behin-behinekoa da, heste meharrari kalte egiten dion gaitza sendatzerakoan desagertzen baita.
Laktosarekiko jasanezintasunaren aurkako sendabiderik ez dagoenez (laktasaren ekoizpena ezin da areagotu), gaixotasuna ekiditeko era bakarra laktosa hartzea saihestea da.