Edukira joan

Klingon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klingon
Star Trek universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaGene L. Coon (en) Itzuli
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Bestelakoak
Superbotereasuper-indarra
EtsaiakTribble (en) Itzuli

Klingon, klingon hizkuntzaz tlhIngan, Star Trek zientzia fikziozko frankiziako estralurtar izaki eta herri bat da. Klingon hizkuntzan mintzatzen dira. 1967an Gene L. Coon gidoilariak sortu zituen.

Izaera zakar, basati eta bortitzekoak dira. Klingon gizartea feudalismoa, autoritarismoa eta militarismoan oinarritzen da.

Arraza honen gauza garrantzitsuenetarikoa guda egitea eta armada potenteak eukitea izango zen, beren historian hainbat guden erregistru daude hauxe frogatzen dutena.

Gudetan hildako gudariek beren ohorea handitzen dute, guda gauza sakratu eta garrantzitsu izanda, gudan borrokatzea Klingon gehienen ametsa da, konfliktu iskiludunetan gauza gorena.

Klingon idazkera
Sakontzeko, irakurri: «Klingon hizkuntza»

Klingon hizkuntza hizkuntza sortu bat da, hau da, filmetarako eta haien errealidadea askoz errealagoa iruditzeko sortu zen, alegia, benetako hizkuntzaren bila ez ziren joan, baizik eta hizkuntza paregabe bat sortzea, soinu oso ezohikoekin (natural hizkuntzetan) eta estralurtarragoa izatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]