Kilmacduagh monasterioa
Kilmacduagh monasterioa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Galwayko konderria |
Koordenatuak | 53°02′59″N 8°53′22″W / 53.0498213°N 8.88956°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VII. mendea |
Ondarea | |
51 | |
Kilmacduagh monasterioa (ingelesez Kilmacduagh monastery, irlanderaz Cill Mhic Dhuach), Irlandako Kilmacduagh herrian dagoen monasterioa da, Galway konderrian eta Gort herritik 5 bat kilometrora.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Cill Mhic Dhuach izenak "Duagh-en semearen eliza" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duaghen semea zen San Colmanek sortu zuen monasterioa VII. mendean. Kondairak dio The Burren aldean osteratxo bat egiten ari zela gerrikoa erori zitzaiola, eta hau seinaletzat hartuta, bertan eliza bat egitea otu zitzaiola. Eliza eraiki ahal izateko bere lehengusua zen Guaire Aidne mac Colmáin Connachteko erregeak eman zion lurra.
XI. mendean dorre irlandarra gehitu zitzaion. 30 metrotako altuera du eta ate bakarra lurretik zazpi metrotara kokaturik dago. Gaur egun dorrea okerturik dago. Halako garrantzia zeukan XII menderako Kilmacduagheko elizbarrutia sortu zela. XIII mendean ordea eraso ugari izan zituen eta sarritan arpilatu zuten.
Dorrearen ondoan Teampall elizaren aztarnak eta hilerria daude.