Kalmuk
Itxura
Kalmukak Хальмгуд | |
---|---|
Kalmukak XIX. mende amaieran | |
Biztanleak guztira | |
184.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia 183.372 Ukraina 325 | |
Hizkuntza | |
Kalmukera, errusiera | |
Erlijioa | |
Budismo tibetarra | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mongolak |
Kalmuka[1] (kalmukeraz: Хальмгуд, Halm'gud) Mendebaldeko mongolen ondorengoei ematen zaien izena da. Kalmuk gehienak Errusiako Kalmukia Errepublika Autonomoan bizi dira, Kaspiar itsasoaren ipar-mendebaldean hedatzen diren estepetan[2]. Budismo tibetarra da gehiengoaren erlijioa eta kalmukeraz mintzatzen dira.
Jatorriz, kalmuka hegoaldeko Siberiako herria zen. Toghon Temur-en gidaritzapean, inperio bihurtu zen 1334 inguruan. XVII. mendearen hasieran Kaspiar itsasoaren iparraldera emigratu zuten. 1771n askok Mongoliara itzultzea erabaki zuten, baina gehienak bidean hil ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Kalmyk-Oirat, Western Mongul in Russia Joshuaproject.net
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |