Juanita Spinelli
Itxura
Juanita Spinelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1889ko urriaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1941eko azaroaren 22a (52 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa heriotza zigorra |
Jarduerak | |
Jarduerak | Gangsterra |
Evelita Juanita Spinelli (1889ko urriaren 17a - 1941eko azaroaren 22a)[1], Dukesa ezizenarekin ezaguna, gangster eta borrokalari profesionala izan zen. Kaliforniako estatuak exekutatutako lehen emakumea izan zen.
San Frantzisko eta inguruan lapurretan antolatzen zituen banda bateko liderra izan zen. Bere taldeko kide batek, bahiketa batean, barbakoa postu bateko jabea hil zuen; ondoren, Robert Sherrard 19 urteko taldekide gaztea hil zuten, ez zezan salaketarik egin. Gorpua ibaira bota zuten[2].
Gas bidez exekutatu zuten, 1941eko azaroaren 22an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Spinelli, Evelita Juanita (1889–1941) - Dictionary of Women Worldwide: 25,000 Women Through the Ages | HighBeam Research» web.archive.org 2014-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ (Ingelesez) Michael, Sarah. (2017-11-21). «The Duchess: first woman executed in San Quentin’s gas chamber» Horror History .net (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).