Edukira joan

Jostuna (Toulouse-Lautrec)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jostuna (Toulouse-Lautrec)
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1900
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak61 (altuera) × 49,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaToulouse-Lautrec Museoa
BildumaToulouse-Lautrec Museoa
InbentarioaMTL 212

Jostuna (frantsesez: La modiste), Henri de Toulouse-Lautrec frantziar margolariak 1900an egin zuen lana da. Margolana Frantziako Albiko Toulouse-Lautrec Museoan erakusten da. Bere luze-zabala hau da: 61x49,3 zm. Olioa oihal gaineko teknika erabili zuen.

Protagonista ziur asko Louise Blouet d'Enguin, Louise Margouin gisa ezaguna, Adolphe Albert kritikariaren neska-laguna; Albert, bestetik, margolariaren laguna zen. Louise kapelak egiten zituen, eta han bere saltokian ikus daiteke.

Toulouse-Lautrec neska horrengandik oso erakarria sentitu zen, eta bere maitasuna platonikoa izan zen. Neska ile-gorria zen; horrelako emakumeak sarritan agertzen dira Toulouse-Lautrecen lanetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]