Johann Jakob Froberger
Itxura
(«Johannes Rydberg» orritik birbideratua)
Johann Jakob Froberger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stuttgart, 1616ko maiatzaren 18a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Württembergeko Dukerria |
Heriotza | Héricourt (en) , 1667ko maiatzaren 7a (juliotar egutegia) (50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Girolamo Frescobaldi Johann Ulrich Steigleder (mul) Athanasius Kircher |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista eta klabezin-jotzailea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Musika instrumentua | organoa |
Johann Jakob Froberger (Stuttgart, Württemberg, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1616ko maiatzaren 19an bataiatua – Héricourt, Franche-Comté, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1667ko maiatzaren 7a) alemaniar musikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stuttgarten hasi zen musika ikasten aitarekin, koru-zuzendari baitzen hiriko gortean. Europako hiriburu askotan izan zen. Erroman (1637-1641) Frescobaldiren ikasle izan zen, eta Vienako gortean (1645) organo-jotzaile.
Bizi zela ez zen bere obrarik argitara eman, baina eragin nabarmena izan zuen bere mendeko musikan, eta ondoren, Bachenean eta Händelenean, adibidez. Italiako, Frantziako eta Alemaniako estiloak bateratuz, organorako eta klabezinerako pieza jakingarriak utzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Jakob Froberger |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.