Johann Christoph Friedrich Bach
Johann Christoph Friedrich Bach (Leipzig, Alemania, 1732ko ekainaren 21a - Bückeburg, Alemania, 1795eko ekainaren 26a) musikagile alemaniarra izan zen.
J. S. Bachen eta Anna Magdalena haren bigarren emaztearen bederatzigarren haurra izan zen. Musika ikasketa osoak aitarekin eginik, hemezortzi urterekin Bückeburgera aldatu zen, eta hango kondearen zerbitzura sartu; hantxe eman zuen bizitza osoa. Idatzi zituen lan ugarietatik hauek dira garrantzitsuenak: J. G. Herder olerkariaren testuetan oinarrituta moldaturiko oratorio eta kantatak, 14 sinfonia (haien arteko Concerto grosso mi bemolen arte klasikoaren maisu-lanetarikoa da), eta ganbera musikarako lanak. Johann Sebastianen seme orekatuena, bere aitaren eta Mozarten arteko zubitzat edo hartu ohi da Johann Christoph.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.