Jean de Lattre de Tassigny
Jean Joseph Marie Gabriel de Lattre de Tassigny (Mouilleron-en-Pareds, 1889ko otsailaren 2a - Paris, 1952ko urtarrilaren 11) frantziar militarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerrako gudu batzuetan borrokatu zuen, beste batzuen artean Verdungo Guduan, eta bost aldiz zauritua izan zen. Ohorezko Legioa eta Gerrako Gurutzea jaso zituen. Gerren arteko garaian Marokoko kanpainetan parte hartu zuen eta berriro zauritu zuten. Bigarren Mundu Gerraren hasieran frantziar jeneralik gazteena zen eta Frantziako Guduan parte hartu zuen. Vichyko erregimenean Frantziako tropen buruzagia izan zen Tunisian. 1943an Frantzia Askearekin bat egin eta Proventzako lehorreratzea zuzendu zuen 1944an. 1945eko maiatzaren 8an Alemaniako rendizioan frantziar ordezkaria izan zen. 1951n Frantziako tropen komandante buru izendatu zuten Indotxinan eta Vietminh garaitu zuen hainbat gudutan. Hurrengo urtean hil zen eta hil ondoren Frantziako mariskal izendatu zuten.