Edukira joan

Jean-Baptiste Etxeberri (idazlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donoztiriko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean-Baptiste Etxeberri».
Jean-Baptiste Etxeberri (idazlea)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Baptiste Etcheberry
JaiotzaDonoztiri1903ko martxoaren 13a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza1996ko urtarrilaren 1a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jean-Baptiste Etxeberri[1] (Donoztiri, 1903ko martxoaren 13a - 1996ko urtarrilaren 1a)[2] apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Donoztirin jaio zen; ama herri honetakoa eta aita Armendaritzekoa zituen. Hamahiru neba-arrebaren artean gazteena zen. Ikasketak Hazparneko eskolan, Beloken eta Baionako seminarioan egin zituen. Apaiz bihurtuta, irakasle lanetan Uztaritze eta Hazparnen ibili zen eta Ipar Euskal Herri osoan zehar predikatzen. Bigarren Mundu Gerran preso hartu zuten baina ihes egin zuen; erretore lanetan Arbona eta Urruñara bidali zuten. Geroago Baionako erietxeko gaixoak zaintzen joan zen.

Bizitzaren azken urteak Kanboko Arditeia zaharretxean eman zituen. 1993an Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen.

Donoztiritarrak bere 13 liburuetan batez ere erlijioa izan du aipagai.

  • Zeruari buruz, 1959.
  • Michel Garikoitz sainduaren bizia eta bertuteak (1962).
  • Obrak mintzo.
  • Han-hemenka.
  • Orhoitgarriak, 1986.
  • Hazparneko misionestak, Baiona, 1986.
  • Orotarik.
  • Azken buruxkak.
  • Berriz ere beretik.
  • Ene orhoitean.
  • Lehengo eta oraiko gora-beherak, Baiona, 1991
  • Frantziako erregina, Baiona, 1996.
  • Denetarik, Baiona, 1998.

Kazetaritza artikulu ugariren egilea ere bada, Herria, Euskalduna edota Almanaka aldizkarietan adibidez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheberry.
  2. Avis de décès

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]