Edukira joan

Irati Goikoetxea (idazlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Goikoetxea (idazlea)

Irati Goikoetxea (2020)
Bizitza
JaiotzaBeasain1984ko abenduaren 27a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : matematika
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 786

Irati Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, Gipuzkoa, 1984ko abenduaren 27a) euskal idazlea eta irrati esataria da. Halaber, Nafarroako Gobernuaren Bizikidetza batzordean lan egiten du.

Bestela, Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren arreba da.

Matematika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Lanbidez bigarren hezkuntzako matematika irakasle da, eta Nafarroako zenbait istitututan burutu du lana.[1]

Literaturari dagokionez, zenbait arlo landu izan ditu gaztetatik. Bertsolari eta gai jartzaile aritu izan da; 2000 urteko Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketan, adibidez, sari bat jaso zuen.[2] Gazteentzako literatura sari hainbat jaso izan ditu, bai olerkigintzan eta baita narratiban ere. Horietako batzuk aipatzearren: BBK-Azkue, Urruzuno, Satarka eta Bordari.[3]

Gerora ere, jarraitu izan du literatura sortzen, hala olerkigintzan nola narratiban. Jaso dituen sarien artean: On Manuel Antia, Maria de Maeztu, Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita, Peru Abarka, Satarka, Bordari.[4][1][5] 2010. urtean Orgasmus ipuin erotiko liburuan hartu zuen parte beste bederatzi emakume idazlerekin batera.[6] 2014an argitaratu zuen bere lehenengo ipuin liburua: Andraizea.[7]

Horietaz gain, Segura Irratiko Itaka literatur saioa zuzentzen du.[1] Ahozkotasuna bestela ere landu izan du, esaterako ipuin kontagintzan. 2016ko Ahoz Aho ahozkotasunari buruzko nazioarteko jaialdian IV. Ipuinen Ahozko Lehiaketa irabazi zuen.[8]2019an Igartza Saria irabazi zuen, Herriak ez du barkatuko eleberriarekin.[9][10]

  • Arraroa (Mensajeros, 2010).[11]
* Irati Goikoetxea "Nor" liburua aukezten. Durangoko Azoka, 2023

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «kritiken hemeroteka» Irati Goikoetxea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Irati Goikoetxea - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  3. Vasco, Diario. «Diariovasco.com | TOLOSA - GOIERRI - Bi literatura sari Irati Goikoetxea beasaindarrarentzat» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  4. «HONDARRIBIA / Entregados los premios Satarka y Bordari. diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  5. «2010 Arraroa» Peru Abarka Album Lehiaketa 2013-11-29 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  6. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Orgasmus belaunaldia» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  7. «literaturaren zubitegia - Irati Goikoetxea» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  8. Berria.eus. «Irati Goikoetxea beasaindarrak irabazi du IV. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  9. Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria. 2019ko irailaren 10a, Naiz.eus
  10. Garate, Miren. «Irati Goikoetxeak lortu du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  11. «Irati Goikoetxea - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  12. Igor Susaeta, «Zer bururatu, hori idatzi», Berria, 2014-12-11
  13. Ayestaran, E. Cáceres. (2023-11-26). «Irati Goikoetxea: “Quería hacer visible a las víctimas que hemos ignorado y que han enfrentado una soledad muy grande”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  14. Akademia, 111. (2023-11-30). «Nor» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]