Edukira joan

Irabazi tasaren joera beherakorraren legea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomia marxistan, irabazi tasaren joera beherakorraren legea kapitalismoaren bilakaerari buruz Karl Marxek planteatutako teoria bat da. Horren arabera, irabazi tasak, gainbalioa zati kapitala (lanean gehi ekoizpen-bideetan inbertitutakoa) alegia, behera egiteko joera dauka. Hain zuzen, teknologia aurreratu ahala kapitalistak langileak enplegatuz gero eta inbertsio txikiagoa egin behar du erlatiboki ekoizpen-bideetan inbertitu behar duenarekin alderaturik (hau da kapitalaren konposizio organikoa delakoa gutxitu egiten da); gainbalioa lan indarra esplotatuz soilik eskuratzen denez, gero eta langile gutxiago enplegatuz gainbalio absolutu txikiagoa eskuratzen da (suposatuz esplotazio-tasa konstante mantentzen dela) eta beraz, irabazi tasa gutxitu egingo da.

P gainbalioa izango litzateke, KCa kapital konstante aurreratua eta KVa kapital aldakor aurreratua.

Irabazi tasa gainbalio tasarekiko proportzionala da () eta alderantzizko proportzionala da kapitalaren konposizio oragnikoarekiko () . Hau irabazi tasa konposizio organikoaren terminoetan adieraztean ikusi daitekeː

Horrela, gainbalioaren irabazi tasa handitzen denean, irabazi tasa ere igo egiten da; baina kapitalaren konposizio organikoa igotzen bada, irabazi tasa jaitsi egiten da.

Konpetentzia interkapitalistan, hegemoniaren azken eskaria irabazi tasa ez jaisteko erabiltzen diren estrategietan ikusi daiteke. Askotan, enpresak Estatuengana jotzen dute gauzak egonkor jarraitzeko. Adibide bat, zergen ordainketaren atzerapena edo berrinbertsio proiektuak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.