Indiako uro
Indiako uro | |
---|---|
Pleistozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bos |
Espeziea | Bos primigenius |
Azpiespeziea | Bos primigenius namadicus (Falconer, 1859)
|
Indiako uroa (Bos primigenius namadicus) garai batean India aldean zabaldutako uroaren azpiespeziea izen zen, egun gainontzeko uroak bezala desagerturik dagoena. Indiako uroaren etxekotzearen ondorioz egungo zebu taldeko azienda sortu zen[1].
Habitat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako uroak paraje lehor eta beroetan bizi omen ziren[2].
Azpiespeziearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adituen arabera, Bos primigenius namadicus agertutako lehendabiziko uroaren azpiespeziea izan zen, eta berengandik sortu omen ziren geroztik gainontzeko uro motak.
Bos acutifrons izeneko bobidoa Indian bizi zen Pleistozenoaren erdian duela 1.5 eta 2 milioi urte artean. Indiako uroa berengandik dator seguruen.
Esan bezala, Bos primigenius namadicusek bere sorlekutik emigratu eta Eurasiako zein Ipar Afrikako uroak, (Bos primigenius primigenius) eta (Bos primigenius mauretanicus) sortu zituen.
Kristo Aurreko 9.000 urte inguru, Indiako uroen etxekoratzea hasi zen eta haiengandik sortu ziren geroztik egungo Zebu mota ezberdinak. Hala ere beste zenbait hipotesien arabera zebuaren arbasoa ez litzateke Indiako uroa izango, egun Kanbodian bizi den beste bobido basati bat baizik, Kupreya edo (Bos sauveli) izenekoa[2].